Babesa

Patrocinadores La perla

 

Partidu bakoitzaren jendetzaren batezbestekoa Izotz Jauregian, 400 pertsonen inguruan dabil. Urtero gero eta zale gehiago urbiltzen dira Hockey taldea animatzera, beraz posiblea da zifra hau urteekin areagotuta ikustea.

Kontuan hartu behar da ere Izotz instalazio bakarra dela Gipuzkoan, eta Bizkaian bat ere ez egoterakoan, kirolari eta erabiltzaile ugari etortzen dira. Irekita egon zen azken denboraldian  65.000 praktikatzaile baino gehiago erabili zuten instalazioa, non beraien lagunak gehitu beharko litzateke.

Eta azkenik, Jauregian ez dela soilik Hockeya praktikatzen, izotzarekiko erlazionatutako beste kirol eta ekintzak garatzen dira bertan, bisitari potentzialeko kopurua handitu dezakena.

C.H.H.TXURI URDIN I.H.T.-ak enpresen babes motaren eta diru kopuruaren inbertsioaren arabera, hurrengo espazioak eskaintzen ditu.

Gaur egun 4 aukera darabiltzagu:

Erakunde parte hartzailea (kirolaren esparru barruan publizitate estatikoko mota desberdinak)

Partidu puntualetako enpresen parte hartzea (esparrutik kanpo eta barruan)

Talde ezberdinen ekipazioan jarritako publizitatea (jada izan daiteke jolasteko edo bidaiarako jantziak)

Badago ere area guzti hauek bere gain hartzen dituen akordio aukera.
Aipatu nahi dugu ere komunikabideen (prentsa, irrati eta telebista) publizitatea, laguntza ematea erabakitzen duten erakundeen gainerako publizitateari lagunduko luketenak.

Bai noski, interesatua dagoen erakundearen beste iradokizunetara irekita gaude.


Irakurri dut eta onartzen dut pribatutasun politika