Klubari laguntzen dion urteroko 80 €-engatik, gure taldeen lehiaketa guztietara joateko eskubidea lortzen duzu. Halaber, parte hartu ahal izango duzu zure iritziaren bitartez kudeaketan eta urteroko batzar arruntean zure botoarekin. Informazio gehiagotarako harremanetan jarri zaitez gurekin.
Gure historia
Kluba 1972an sortu zen, bere hasierak Real Sociedad bezala izan ziren, 4 liga eta 3 Errege Kopa irabasiaz eta 75/76 denboraldian gaur egun ezagutzen dugun Txuri Urdin Izotz Hockey Taldea-ren izena onartzen du. Guztira 13 liga eta 4 Errege-kopa izanez, azkenegoa 2016 denboraldian lortuta. Lehiaketa nazionaleko gizonezkoen mail gorenean liga gehien lortu duen Kluba da eta gehien sarituriko Gipuzkoar Kluba.
Gure hasieretatik, horrobiarekin egindako lana bereiztu gaitu, behe mailetan sekulako emaitzak lortuz. Nazio mailan zein nazioartekoan.
Klubak bere goranzko erritmoa jarraitzen du, pixkanaka sailak, bazkideak eta azpiegiturak handituz, baina noraino irits gaitezkeen jakitun izanik, oinekin lurzoruan.
Asmo handikoak, ilusioz berik, klubagatik eta klubarako lotuak, horrela nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak ospatzea lortu dugu:
· 2016 Emakumezkoen Pre-Olinpikoa
· 2017 Emakumezkoen U18 Munduko Txapelketa
Erronka berriak itxaroten dizkigute eta hemendik guregan sinesten duten eta gure alde agertzen diren guztiak eskertu nahi ditugu