Bi partiduekin itxiko du Txuri Urdinek fase erregularra asteburu honetan

Bi partiduekin itxiko du Txuri Urdinek fase erregularra asteburu honetan

Jakaren bisita jasoko dute Marcelinoren mutilek larunbatean (21.15) eta Madahondarena, igandean (14.30)

Txuri Urdinek liga erregularra itxiko du asteburu honetan azken bi partiduekin. Jakaren aurka arituko da larunbatean (21.15tan). Igandean, berriz, Majadahonda izango da arerioa (14.30). Partidua hau bertan behera geratu zen duela hilabete bat.

Tito Marcelinoren mutilak playofferako sailkapenaren epaileak izango dira. Jaka laugarrena da eta Majadahonda, bostgarrena. Jakakoek bi puntu gehiago dituzte, baina Txuriren aurka jokatuko duten partidua besterik ez zaie geratzen liga bukatzeko. Madrildarrek, berriz, Bartzelonaren bisita jasoko dute etxean larunbatean eta igandean Donostiara etorriko dira.

Madrildarren eta jakatarren arteko lehia alde batera utzi nahi du Txurik eta beti bezela lehiakor aterako da bi neurketak jokatzera, naiz eta lehen postua ziurtatuta eduki. Playofferako prestatzen jarraitzea da gipuzkoarren helburu nagusia eta hurrengo asteari begira probak egingo ditu Tito Marcelinok.

Behartuta egingo ditu aldaketa batzuk entrenatzaileak: Gabor Matyas 17 urte azpiko selekzioarekin dago eta Alejandro Hernandez lesionatuta dago. Pablo Alberdik, berriz, bere lesioa atzean utzi du eta igandeko partidua jokatzeko prest egongo da.

Baina Patrick Fuentesen itzulera da berritasun garrantzitsuena. Jokalari erabakigarria da gipuzkoarra eta Kanadan doktoretza egin ondoren Donostiara itzuli da playoffak jokatzeko. Asteburu honetan lehenengo minutuak jokatuko ditu.

Behartutako aldaketez gain, beste batzuk egingo ditu Marcelinok proba modura. Gutxiago jokatu duten jokalariei minutuak emango dizkie entrenatzaileak: “Partidu hauek onak izango dira erritmoa ez galtzeko. Gutxiago jokatu duten mutilei eskeiniko dizikegu minutuak eta neurketa lasaiak izatea eta lesiorik ez egotea espero dut playoffak jokalari guztiekin jokatzeko”, adierazten du Marcelinok. Normala denez, finalerdietan dauka begirada entrenatzaileak, datorren astetik aurrera Jaka edo Majadahondaren aurka arituko baitira finalaren bila.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter