
12 urte azpiko eta 10 urte azpiko festibala
Zoragarria izan zen Txuri Urdinen bizi genuen denboraldiaren amaiera, 12 urte azpiko eta 10 urte azpiko festibalekin.
30 taldeetako neska-mutilek hockey-az eta sortutako giroaz gozatu zuten.
Txuri Urdinetik, gurasoen delegatuen eta entrenatzaileen lana eskertu nahi dugu. Gauzak oso errazak jarri dizkiguzue.
Baina bereziki gure klubeko jokalarien gurasoei, entrenatzaileei eta delegatuei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Dena eman duzue egun zoragarri hauek posible egiteko.
Eta noski, txikiei ere, dena eman dutelako eta zoriuntsu egin gaituztelako
Eta zer esan eskolako txikiei buruz, urduritasun eta emozioz beteta agertu zirela… !
Eskerrik asko denoi eta hurrengo urtera arte!!