
Txuri Urdinek finala jokatuko du
Txuri Urdinek finala jokatuko du
3-2 irabazi zion Majadahondari finalerdietako bigarren partiduan eta Puigcerdá izango du aurkari hurrengo asteburutik aurrera
Txuri Urdinek ligako finala jokatuko du laugarren aldiz jarraian eta Puigcerdá izango du aurrean finalean. Asko sufrituz lortu zuten Marcelinoren mutilek finalerdietako bigarren puntua Majadahondaren aurka. Minutu eta erdi besterik ez zen gelditzen partidua bukatzeko Patrick Fuentesek 3-2a sartu zuenean.
Martin Horacek, Majadahondaren atezainak, partidu bikaina jokatu zuen eta bere taldea neurketan mantendu zuen azken jokaldira arte. Lehen zatian geldiketa zoragarriak egin zituen, baina ezin izan zuen Borja Cabraren jaurtiketa desbideratu. Donostiarraren golari esker, 1-0 islatzen zuen markagailuak lehen zatia bukatzerakoan.
Bigarren zatia berdin hasi zen. Horacekek geldiketa haundiak egin zituen eta Txurik Majadahondaren atearen inguruan jokatzea lortu zuen. Baina bigarren zatia aurrera zijoan arabera, talde madrildarra Alcaineren ingurura iristen hasi zen eta Majadahonda gizon bat geihagorekin jokatzen ari zela, partidua berdintzea lortu zuen Fernandez Polaren bidez.
Berdinketarekin (1-1) hasi zen hirugarren zatia eta Txurik ez zuen bere jokoa aurkitzen. Hala eta guztiz ere, Gimenezen eta Machaceken kalitatea agertu zen eta bien artean jokaldi ederra burutu zuten kontraerasoan 2-1ekoa jartzeko 44. minutuan.
Baina Majadahondak ez zuen amore eman eta 54. minutuan Martin Butrageñok 2-2-koa jarri zuen markagailuan Vicenteren jaurtiketa desbideratu ondoren. Tentsioa eta urduritasuna agertu ziren Donostiako izotz jauregian, baina Patrick Fuentesek garaipenaren gola lortu zuen 58. minutuan. Imanol Lasuenen jaurtiketak zutoinean jo zuen eta Patrick Fuentes azkarrena izan zen garaipenaren gola egiteko.
FITXA:
Txuri Urdin, 3 (1/0/2):
Alcaine, Aritz Etzeberria, Iker Etxeberria; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek, Cabra.
Majadahonda, 2 (0/1/1)
Horacek, Ruiz; Martínez, Vicente, Fernández Pola, Sánchez, Pujol, García, Pablo Martín, Alejandro Martín, Pablo García, Carvajal, Sánchez, García Arias, Gómez, Pérez, Madrigal, Aparicio.
Golak: 1-0: Cabra (Fuentes). Min. 16. 1-1: Fernández Pola (García Arias). Min. 36. 2-1: Giménez (Machacek). Min. 44. 2-2: Martín Butragueño (Vicente). Min. 54. 3-2: Fuentes (Lasuen). Min. 58
Epaileak: Nicolau, García eta Trobajo. Hamar minutu Arrarasi eta bi minutu Hernandezi, Larssoni, Muñozi eta Arrarasi (2) Txuriren aldetik. 30 minutu Fernández Polari eta bi minutu Vicenteri, Martini (2), Garciari eta Garcia Ariasi Majadahondaren aldetik.