
Abian da Liga!
Abian da Liga!
Asteburuan hasiko da Liga CHH Txuri Urdin IHTrentzat.
Larunbat honetan, irailak 14, Txuri Urdin izotz jauregian izango da taldearen aurkezpena bai eta Gizonezkoen Senior Ligako lehen partidua ere. Donostiarren estreinua, pasa den urteko playoffean momentu latzak pasarazi zizkion taldearen aurka izango da, CG Puigcerdàren aurka hain zuzen ere. Domec entrenatzailearen esanetan, jokalariek oso sentsazio onak dituzte eta lehen partidu honen helburua, 3 puntuak etxean gelditzea da. Hilabete daramate dagoeneko denboraldia prestatzen eta garrantzitsua izango da jolasteko sistema berriekin eroso sentitzea helburuak lortu ahal izateko.
Bestalde, Iberdrola Ligako lehen partidua etxetik kanpo jokatuko dute Emakumezkoek. Pasa den denboraldiko ligako izabazleen aurka, SAD Majadahondaren aurka, izango da Donostiarren lehenengo partidua. Iazko emaitza onak errepikatzeko asmoaz, pasa den urteko lan dinamika berdinarekin jarraitu dute denboraldi aurre honetan. Mutilek ez bezela, emakumezkoek, lehengo urtean inplantatutako sistemarekin jarraituko dute aurten eta nahiz eta plantillan aldaketak dauden, gogo eta ilusio handiz hasiko dute denboraldia larunbatean