
Agur Kopa
Agur Kopa
Bartzelonak sartutako urrezko gola kanporatzen du Txuri kopako finalerdian (5-4)
Txuri Urdinek agur esan zion Kopari finalerdian Bartzelonaren aurka galdu ondoren urrezko gol baten ondorioz (5-4). Gipuzkoarrek ezin izango dute dobletea eskuratu bigarren urtez jarraian eta Kopako finalak Bartzelona eta Puigcerda izango ditu igandean aurrez aurre.
Partidua era ezin hobean hasi zen Txuri Urdinentzat. Bigarren minutuan, Gimenez eta Fuentesen arteko jokaldia 1-0ekoan bihurtu zen. Amerikarrak bakarrik utzi zuen donostiarra Carreteroren aurrean eta Fuentesek ez zuen barkatu.
Nahiz eta markagailuan aurreratu, kostatu zitzaion Txuri Urdini partidua kontrolatzea lehen zatian. Bartzelona Ander Alcaineren ingurura erraztazunez iristen zen, baina esan beharra dago, gipuzkoarrek atzekaldean egindako lanari esker, ez zituztela jaurtiketa gehiegi ateratzen kataluniarrek.
Bartzelonak bere lañaren saria jaso zuen bederatzigarren minutuan, Oriol Rubiok berdinketa lortzerakoan. Kataluniarrak kontraeraso batez baliatu zen 1-1ekoa egiteko. Baina Txurik berehala erantzun zuen partiduko lehen power playaz baliatuz. Jokaldi ederra sinatu zuten donostiarrek eta Fuentesek bigarrena sartu zuen Machaceken pasearen ondoren. 11. minutua zen eta lehen atsedenaldiaren aurretik Bartzelonak berriz erantzun zuen. Oraingo honetan Gerasymenkok lortu zuen bi eta bikoa jaurtiketa gogor baten ondorioz.
Bigarren zatia hasi bezain laister, gol bat lortu zuen talde bakoitzak. Bartzelona aurreratu zen lehenengo aldiz Didkovskyyren bidez, baina berehala erantzun zuen Lasuenek 3-3koarekin. Bigarren minuturako, markagailua bi aldiz mugitu zen. Jokoa lasaitu zen hurrengo uneetan, baina ez zegoen eroso Txuri. Momentu txarrak pasatzen ari zenean, Gimenez-Fuentes bikotea agertu zen berriro eta kontraerasoan lortu zuen donostiarrak 4-3koa eta bere hirugarren gola. Gipuzkoarren abantailarekin iritsi zen partidua bigarren atsedenaldira.
Txurik lau jokalariekin hasi behar izan zuen hirugarren zatia Machacekek jaso zuen zigorraren ondorioz eta Bartzelonak etekina atera zion egoera horri berdinketaren gola lortuz. Oscar Rubiok laugarrena egin zuen Carbonellen jokaldi bikainaren ondoren.
Berdinketaren gola jaso eta gero, Txurik partiduaren agintea lortu zuen eta Aaron Carreteroren atearen ingurura behin eta berriz iritsi zen hirugarren zatian. Hamairu jaurtiketa egin zituzten gipuzkoarrek, baina ez zuten garaipenaren gola aurkitu hirugarren zatian eta prorrogara joan zen neurketa,
Prorrogaren bigarren minutuan erabaki zen finalerdia, Baldrisek lortu baitzuen urrezko gola Bartzelonarentzat. Aldaratze batez baliatu zen jokalari kataluniarrak 4-5ekoa egiteko eta Txuri etxera bidaltzeko aurtengo kopan. Hala eta guztiz ere, denboraldi bikaina izan da gipuzkoarrentzat. Nahiz eta dobletea ezin eskuratu bigarren aldiz jarraian, Liga irabazi zuten orain dela bi aste eta ondorioz helburu nagusia lortu dute Marcelinoren mutilek.
FITXA:
Txuri Urdin, 5 (2/2 /0/0)
Alcaine, Etxeberria; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arraras, Fuentes, Giménez, Aizagirre, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek, Cabra
Bartzelona, 4 (2 /1/1/1 )
Carretero; Alstruey, Puertolas, Fontg-Lemieux, Carbonell, Rubio, Muratet, Sin Arumi, Ubieto, Rubio, Barandiaran, Torres, Gerasymenko, Dimartino, Baldris, Didkovskyy, Meyerson.
Golak: 1-0: Fuentes (Giménez). Min. 2. 1-1: Oriol Rubio (Carbonell). Min. 9. 2-1: Fuentes (Machacek). Min.11. 2-2: Gerasymenko (Baldris). Min. 13. 2-3. Didkovskyy (Puertolas). Min. 21. 3-3: Lasuen. Min. 22. 4·3: Fuentes (Giménez). Min. 33. 4-4: Óscar Rubio (Carbonell). Min. 41.m 4-5: Baldris (gol de oro). Min. 62
Epaileak: Nicolau, García y Trobajo. Zigorrak: Lasuen, Hernández, Muñoz (2), Machacek, Carbonell, Sin Arumi, Gerasymenko.