Asteburu honetan hasiko da Txuri-Urdinen denboraldia

Asteburu honetan hasiko da Txuri-Urdinen denboraldia

LNHH: Txuri etxean debuta egiten dute Jacaren aurka (larunbata, 21.45h)

Txuri-Urdinek aurten lehiaketa hasiko du etxean (larunbata, 21.45h), iaz finala galdu ondoren, Puigcerda-ren aurka. Denboraldi berria hasi zen joan den astean, Puigcerda eta Jacaren aurka partiduarekin. Donostiako talde ez zuen jokatu lehen jarnualdian. Taldeak ez du min hartuta dagoen jokalaririk.

Iñigo Domeqek “partida zaila espero du, Jaca gure antzeko taldea delako, lauzpabost jokalari beterano dituena, eta gero harrobiko gazteak dira guztiak. Teknikoki eta fisikoki oso jokalari onak ditu. Partida eztabaidatua izango da. Izotzetan oso zuzen jokatzen dute eta pistan ondo kokatuta daude, eta baliteke golik ez izatea, baina oso talde azkarra dira ”. Donostiako entrenatzailearentzat Jacaren aurka hasten da “azken urteetako ligarik parekatuena”. Txuri “finalerdietako kanporaketan sartu eta gero azken kanporaketan izaten saiatzeko”, esan du Txuri-Urdinen entrenatzailea.

Liga Iberdrola: Majadahondan hasiko du Txuri-Urdin (larunbata, 21,45h)

Iberdola Ligan, Txuri-Urdin hasiko da Majadahodaren etxean (larunbata, 21.45h). Koldo Saenz-en neskak lehen jarnualdian ezin zuten jokatu. Bere partidua eten egin zen, Sumendi ligatik atera zelako.

Koldo Saenz-ek azaldu duenez, aurtengo taldea “iazko blokea da, hala nola, Inglaterratik etorritako atezainarekin“. Leven partidua Majadahondaten aurka izango da, ligako txapelduna. “Emakumezkoen taldea osatzen duen lehen taldeetako bat da eta jokalarien erdiak selekziokoak dira. Oso partida zaila izango da, baina beldurtu egin behar ditugu eta egunen batean hori gertatuko da ”.