Bi partidu jokatuko dituzte Txuri Urdineko neskek asteburu honetan

Bi partidu jokatuko dituzte Txuri Urdineko neskek asteburu honetan

Gasteizen arituko dira larunbatean (21.30) Sumendiren aurka eta Donostian, Granadaren aurka, igandean (15.15)

Bi partidu jokatuko dituzte asteburu honetan Txuri Urdineko neskek. Hilabete bateko atsedenaldiaren ondoren, Koldo Sanzek entrenatzen duen taldea Gasteizen arituko da larunbatean Sumendiren aurka (21.30). Igandean, Donostian, Granadaren bisita jasoko du 15.15-etan.

Oso gertu dauka Txuri Urdinek playofferako sailkapena. Puntu bakar batekin ziurtatuko du eta asteburu honetan eskuratzea espero du talde gipuzkoarrak. Zailagoa izango da Gasteizen etxean baino. Bigarren sailkatua da talde arabarra eta ekipo sendoa da. “Partidu latza” espero du Koldo Saenz entrenatzaileak Euskadiko hiriburuan. Irabaziz gero, donostiarrak arabarren bi puntura geratuko lirateke.

Granadaren aurkako partidua igandean jokatuko da Donostian eta neurketa guztiz ezberdina izango da hori, azkenengo tokian sailkatutak bait daude andaluziarrak. Nekea ez nabaritzea etxeko partiduan espero du entrenatzaileak: “Bi partidu segidan dauzkagu, baina neskak gogoz eta indartsu daude. Uste dut jende daukagula bi neurketak aurrera eramateko”.

Talde osoa edukiko du bere esanetara Koldo Saenzek eta momentu politenaren aurrean daudela goraipatzen du: “Liga bukarea, playoffa eta Kopa ditugu aurretik eta ilusioz gainezka hartzen dugu azken txanpa hau”.

Realeko bazkideak dohainik sartuko dira Txurin

Txuri Urdin eta Granada Grizzliesen arteko neurketa igandean 15.15-etan hasiko da eta bukatzerakoan Reala eta Hueskaren arteko neurketa hasiko da Anoetan (18.30-etan). Koinzidentzia hau dela eta, Txuri Urdinek Realeko bazkide guztiak gonbidatzen ditu nesken partidura. Dohainik sartuko dira hauek Realaren bazkide txartelarekin.

 

BAJAK:

Ez daude

SAILKAPENA:         

JP        PT

Majadahonda               10        30

Sumendi                        11        27

Txuri Urdin                  10        22

Huarte                            11        14

Valdemoro                    10        11

Logroño                         8          9

Jaca                               10        4

Granada                        10        3

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter