Bide onetik!

Bide onetik!

CHH Txuri Urdinek lehen pausoa eman du LNHHn, denboraldiaurrearen lan onaren fruitu bezala 6-2 irabaziz.

Joan den larunbatean, klubaren aurkezpena egin ostean, CHH Txuri Urdin IHT taldeak aurrerapausoa eman zuen 6-2 emaitza lortuz CG Puigcerdaren aurka. Partidua lehen atal berdintsuarekin hasi zen, non CG Puigcerdak markagailua estreinatu zuen Juraj Prokopen gol batekin, eta donostiarrek 10 segundo baino gutxiagoan markagailua irauli zuten Ander Arrarasen jokaldi baten ostean, markagailua 1-1ekoa jarriz. Lehen atala amaitzeko 10 minutu baino gutxiagora, markagailuan aurretik jarri zen talde txuri-urdina, Luis Gimenezen jokaldi bikainari esker, baina kataluniarrek ez zuten lehen atala berdinduko, ondorengo Pablo Muñozek sartutako golik gabe. Bigarren atala gol bat gehiagorekin bukatu zen Donostiarren alde, eta hirugarren zatian partida erabakita utzi zuen txuri-urdinek beste hiru gol sartuz, Luis Gimenezen, Peter Machaceken eta Patrick Fuentesen aldetik. CHH Txuri Urdin IHT taldeak sentsazio onekin amaitu zuen lehen jardunaldia Continental Cup txapelketari begira, astearte honetan, irailaren 17an, Europan indarrak neurtzeko burutuko duten bidaia euren ligetako txapeldunen aurka.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter