Dena prest Erreginaren Koparako

Dena prest Erreginaren Koparako

Final Four-a Donostian izango da apirila 13an eta 14ean

Donostia izango da Erreginaren Iberdrola Kopako Final Four-aren egoitza. Txuri Urdin izotz jauregia bi finalerdien eta finalaren eszenatokia izango da apirilak 13an eta 14ean. Donostiarrek, bere jendearen aurrean denboraldia borobiltzeko aukera izango dute, baina horretarako Sumendi gainditu beharko dute finalerdian eta finalean Majadahonda eta Valdemororen arteko partiduaren irabazleari irabazi beharko diote.

Lehen neurketa larunbatean 18tan jokatuko dute Koldo Saenzen neskek eta ligako finalerdiaren arerio berdina izango dute aurrean: Sumendi gasteiztarra.

Geroxeago, 21tan, madrildar derbiaren txanda izango da. Irabazleek finala jokatuko dute igandean 13.45tik aurrera. Aurretik, galtzaileek 3. eta 4. posturako neurketa jokatutko dute  goizeko 9tan.

Txapelketa Gipuzkoako Aldundian aurkeztu zen. Bertan, Goizane Álvarez, Aldundiaren Gazteria eta Kiroleko Zuzendaria, Martin Ibabe, Donostiako Udaletxearen Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkaria, Alberto Serrano, RFEDH-ren lehendakari ordea, Rosa Zubeldia, Txuri Urdinen lehendakaria, Koldo Saenz Txuri Urdineko emakumezkoen taldearen entrenatzailea eta Maider Mitxelena jokalaria egon ziren.

Entrenatzailearen ustez, “ligako finalera iritsi ondoren, ezin gara gelditu lortutakoaz gozatezera. Oraindik kopa daukagu” eta bertan itxura ona emateko helburua daukate. Lehenengo erronka, Sumendi berriro gainditzea izango da: “Asko kostatu zaigu Sumendi irabaztea, baina jokalariek mentalki buelta eman zioten eta horri esker Gasteizen bitan irabaztea lortu genuen”.

Mitxelenak “gogoz eta ilusioz” daudela dio eta etxean jokatzea laguntza haundia izango dela gehitzen du: “Jendearen babesa eta animoak nabarmendu genituen ligako finalean eta giro berdina bizi ahal izatea espero dugu”, esaten du.

Rosa Zubeldia lehenakariarentzat, aurtengo denboraldian “espero genuen baina urrutiago iritsi gara eta orain Kopa donostian jokatezea emakumezkoen hockeya daukan zalegoa erakusteko aukera ederra ematen digu”.

Goizane Alvarezek espero du aurtengoa ez izatea “Donostian jokatzen den kopa bakarra. Espero dugu etorkizunean gehiago ekartzea”. Martin Ibabe Zinegotziak, berriz, donostiako emakuezko kirolaren “garrantzia eta maila” goraipatu du eta Alberto Serranok, RFEDH-ko zuzendari ordeak, Donostia eta Gipuzkoari eskertu die Kopa Iberdrolaren egoitza izateko egindako ahalegina.

 

 

1. Finalerdia:

Txuri Urdin-Sumendi (Apirilak 13, 18.00etan)

2. Finalerdia:

Majadahonda-Valdemoro (Apirilak 13, 21.15etan)

3. eta 4. Postua:

Apirilak 14, 9.00tan

Finala:

Apirilak 14, 13.45tan

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter