
Finala Donostian erabakiko da hurrengo larunbatean
Finala Donostian erabakiko da hurrengo larunbatean
Txurik Puigcerdan irabazten du bere mailarik onena erakusten (5-9)
Ligako finala Donostian erabakiko da hurrengo larunbatean. Txuri Urdinek Puigcerdan irabazi zuen 5-9 sekulako neurketa jokatu ondoren eta bostgarren partidua egongo da. Jokalari garrantzitsuenek bere bertsiorik onena azaldu zuten eta lehen minututik argi gelditu zen neurketa larunbatean ikusitakoaren kontrakoa izango zela.
Hirugarren minuturako Patrick Fuentesek 0-1ekoa egin zuen. Hurrengo jokaldian berdinketa lortu zuten etxekoek, baina Txurik berera jarraitu zuen eta lehen zatia kataluniarren zonan jokatu zen.
Lehen linea oso sendoa osatu zuen Marcelinok Fuentes, Machacek eta Gimenezekin eta aldaketa honen emaitza zoragarria izan zen, hiruren artean sei gol sartu baitzituzten. Kortabitarteren eta Boronaten golen ondorioz, neurketa bina iritsi zen bigarren atsedenaldira.
Bigarren zatian gogor hasi zen Txuri. Pucka jokoan jarri bezain laister Machacekek bere arratsaldeko lehen gola sartu zuen gipuzkoarrak aurretik jartzeko. 28. minutuan Gimenezi eman zion asistentzia. Laugarren golarekin, Txuri markagailuan alde egingo zuela zirudien, baina etxekoek launa berdintzea lortu zuten bigarren zatian. Muñozek berehala erantzun zuen bostgarrenarekin bigarren atsedenaldira joan aurretik.
Hirugarren zatian liga erregularreko talde bikaina ikusi zen lehenengo aldiz playoffetan. Txuri 4-5tik 4-9ra joan zen Hernandezen, Machaceken (2) eta Gimenezen golei esker. Etxekoek 5-9 sartu zuten, baina Txuriren garaipena ez zuten arriskuan jarri. Garaipen haundia Puigcerdan lortutakoa liga galtzeko zorian zegoenean Txuri Urdin. Hurrengo larunbatean aurrez aurre egongo dira berriro Txuri eta Puigcerda. Irabazten duena izango da txapelduna.
FITXA:
Puigcerdá, 5 (2/2/1)
Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paúl, Oriol Paúl, Pablo Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Bosch, Piñar, Espada, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Durán, Ivanov, Jociles, Boronat, Kelvey Brown.
Txuri Urdin, 9 (2/3/4)
Alcaine; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Aizaguirre, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek.
Golak: 0-1: Patrick Fuentes. Min. 3. 1-1: Tuohimaa (Demiters). Min. 3. 1-2: Kortabitarte (Muñoz). Min. 8. 2-2: Boronat (Tuohimaa). Min. 18. 2-3 Machacek (Klepac). Min. 20. 2-4: Giménez (Machacek). Min. 28. 3-4: Marc Paúl (Piñar). Min. 30. 4-4: Morer (Pablo Muñoz). Min. 35. 4-5: Muñoz (Arrarás). Min. 36. 4-6: Hernández (Klepac). Min. 41. 4-7: Giménez (Machacek). Min. 44. 4-8: Machacek (Min. 46). 4-9: Machacek (Fuentes). Min. 49. 5-9: Kelvey Brown (Marc Paúl). Min. 54.
Epaileak: Roshchyn, Piguillem, García eta Serra. 5+20 minutu: Jano Hernández. 10 minutu: Matyas. Bi minutu: Pablo Muñoz, Tuohimaa, Piñar, Boronat eta Kelvey Brown Puigcerdaren aldetik eta Matyas, Morán, Hernández, Alberdi (2), Kortabitarte, Muñoz (2), Calvo eta Machacek (3) Txuriren aldetik