Garaipen argia lortu zuten Iruñean Txuri Urdineko neskek

Garaipen argia lortu zuten Iruñean Txuri Urdineko neskek

0-6 irabazi zuten Huarteren aurka

Garaipen argia lortu zuten larunbatean Txuri Urdineko neskek Iruñean, liga erregularreko azken partiduan. 0-6 nagusitu ziren donostiarrak, baina markagailua dion baino zailagoa izan zen partidua. Gogor aritu ziren iruindarrak eta hirugarren zatira arte ez zen erabaki neurketa.

Ondo irten ziren gipuzkoarrak eta Irene Senacek eta Naiara Maraurik aurretik jarri zuten Txuri markagailuan sazpigarren minuturako. Bi eta hutsarekin iritsi ziren dononostiarrak lehen atsedenaldira. Aurretik ziren markagailuan Txuri Urdineko neskek, baina nahiko orekatuta zegoen neurketa. Bigarren zatian, aldegelatik atera bezain laister, Irene Senacek bere bigarren gola sartu zuen eta huts eta hirukoa jarri zuen markagailuan. Errenta argia zen gipuzkoarrentzat, baina garaipena landu behar izan zuten, azken zatira arte ez baitziren iritsi hiru azken golak. Claudia Bermejok, hirugarren zatiaren hasieran, eta Erika Hernandezek (bitan), 54. eta 56. minutuetan, itxi zuten markagailua.

Garaipen honekin bukatzen dute neskek liga erregularra eta martxoaren 2tik aurrera playoffak jokatuko dituzte. Sumendi izango da arerioa finalerdietan eta Donostian izango da lehen partidua.

FITXA:

Huarte, 0

Fernández; Alfonsín, López, Arraiza, Gil, García, Mendoza, Unanua, Roldán, Itoiz, Barage, Garay, Navarro, Lotero, Zuñiga, Góngora.

Txuri Urdin, 6 (2/1/3)

Hunter; Bermejo, Ruiz, Ibarrola, Aizpurua, Hernández, Refojos, Senac, Zaldua, Unzurrunzaga, Embid, Corrales, Marauri, Serna, Solagurenbeaskoa.

Golak: 0-1: Marauri (Corrales). Min. 6. 0-2 Senac. Min. 7. 0-3: Senac (Corrales). Min. 23. 0-4: Bermejo. Min. 42. 0-5: Hernández. Min. 54. 0-6: Hernández (Ibarrola). Min. 56.

Epaileak: Nikolau eta Remesar. Bi minutu Garayri, Zuñigari eta Góngorari Huarteren aldetik eta Refojosi, Senaci, Corralesi, Sernari eta Solagurenbeaskoari.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter