
Geihago nahi dute Txuri Urdineko neskek
Geihago nahi dute Txuri Urdineko neskek
Historia egin zuten finalean sartzen, baina ligaren bila aterako dira larunbatetik (15.00etan) aurrera Majadahondaren aurka
Historia egin zuten Txuri Urdineko neskek joan den igandean Gasteizen. Finalerako txartela lortu zuten Sumendi indartsua kalean usten. Penaltietan lortutako garaipenak, seriea erabakitzeaz gain, indar haundia eman zien Txuri Urdineko neskei eta konfiantzaz gainezka daude donostiarrak Majadahondaren aurka finala jokatzeko. Lehen partidua Donostian jokatuko dute larunbatean, 15.00tik aurrera. Beste biak, Majadahondan izango dira hurrengo asteburuan. Bi garaipen lortzen dituen taldea izango da txapelduna.
Gasteiztarren aurka argi ikusi zuten gipuzkoarrek edozein aurkariri egin diezaioketela aurre eta orain areriorik gogorrena izango dute aurrean. Majadahonda partidu guztiak irabazi ditu, baina gipuzkoarrek maila ona eman zuten madrildarren aurka jokatutako partiduetan. 3-0 eta 0-3 galdu zuten, baina talde gutxik lortzen dituzte emaitza hauek Majadahondaren aurka. 164 gol sartu dituzte liga erregularrean madrildarrek eta bakarrik bi jaso. Strandek eta Riverak 90 puntu lortu dituzte bien artean. 45 bakoitzak. Ikaragarria.
Hala eta guztiz ere, donostiarrak beldurrik gabe aterako dira izotzera, ez daukate inongo presiorik liga irabazteko, orain arte lortutakoa zoragarria baita eta badakite presiorik gabe jokatezea abantaila txikia izan daitekela finala aurrera eramateko.
Gipuzkoarrek sekulako segurua daukate bere atean. Julia Embidek sasoi onean dago eta partidu ikaragarria jokatu zuen Gasteizen igandean. 34 geldiketa egin zituen partiduan zehar eta gero sei penalti gelditu zituen. Atzetik hasita egingo dute jokoa Koldo Saenzen neskek eta aurrean kalitatea daukate argudio bezala madrildarrei min egiteko.
Orain arte lortutakoa izugarria da, baina ametsa ez da gelditu donostiarrentzat eta geihago nahi dute. Liga? Zergatik ez?