
Gipuzkoako Foru Aldundiaren homenaldia jaso du Txuri Urdinek
Gipuzkoako Foru Aldundiaren homenaldia jaso du Txuri Urdinek
Gipuzkoako Foru Aldundiaren homenaldia jaso du Txuri Urdinek bere 16. Liga irabazteagatik. Markel Olano Diputatu Nagusiak, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirolako diputatuak eta Goizane Alvarez, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak, harrera beroa egin zieten Trono aretoan Txuriko jokalariei, entrenatzaileei eta zuzendariei.
Markel Olanok, taldearen garaipenaz “harro” sentitzen dela aitortu zuen eta eskerrak eman zizkien taldearen inguru lan egiten duten guztiei, baita Sanse Bay sponsorrari, bere babesarekin Txuriren garaipenak errazten baititu. Denis Itsasok, Berriz, azken urteetan Txuri Urdin urtero etorri dela Foru Aldundira titulo batekin goraipatu zuen eta hori “ez dela kasualitatea” azpimarratu nahi izan zuen.
Txuri Urdineko kapitaina, Juan Muñozek, “erakundeen babesa” eskertu zuen. “Lortutako liga “urtean zehar egindako lanaren isla da”, gehitu zuen.