Hasi da borroka!

Hasi da borroka!

CHH Txuri Urdin IHT taldeak Iberdrola Liga hasi du, baja askorekin, SAD Majadahonda berrituaren aurka.

Donostiarrek, 7-1eko porrotarekin hasi dute lehen jardunaldia, ligako txapeldun sendo baten aurka, nahiz eta emaitzak ez dion justiziarik egin donostiarren lanari.  SAD Majadahondari aurre egin ahal izan diote lehen bi denboretan La Neverako izotz pistan, nahiz eta talde txuri-urdinak plantilla murriztuarekin bidaiatu duen. Aipatzekoa da bigarren denboran lortutako banako berdinketa. Egia da, hala ere, Madrildarrek nagusitasun teknikoa erakutsi dutela bai lehen zatiko Madelyn Ann Rego, Sofia Scilipoti eta Vega Muñozen hiru golekin, bai eta 3. denborako golekin ere, non donostiarrek plantilla txikia izatearen ondorioak jasan dituzten. Norgehiagokaren emaitzak ez du islatzen CHH Txuri Urdin IHTko Julia Embid atezaina, eta taldeko gainerako jokalarien jardun distiratsua, non jokalari gazteenek norgehiagokaren ardurak hartu behar izan dituzten.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter