
Iñigo Domec izango da Txuri Urdineko entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan
Iñigo Domec izango da Txuri Urdineko entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan
Kirol zuzendaria izango da ere
Iñigo Domec (Donostia, 1971) izango da Txuri Urdineko entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan. Entrenatzaile donostiarra klubaren kirol zuzendaria izango da ere.
Joan den denboraldian, junior taldearen arduraduna izan zen eta 13 urteko ibilbidea dauka Txuri Urdinen. 2006. urtetik, harrobiko talde guztiak zuzendu ditu eta azken denboraldian junior taldearekin ligako bigarren postua lortu zuen, finalerako sailkatu ondoren.
Gaur egun lehen taldean dauden jokalari guztiak bere esanetara izan ditu azken urteetan, beraz talde guztiz ezaguna topatuko du hurrengo denboraldian.
Iñigo Domec, Txuri Urdineko jokalaria izan zen ere eta 1988 eta 1996 urteen artean jokatu zuen lehen taldean, 4 Liga eta 3 Kopa irabaziz. 2006. urtean klubera bueltatu zen entrenatzaile lanak egiteko. Orain, lehen taldera ematen du pausoa, azken urteetan lortutako tituluei jarraipena emateko asmoz.