
Txuri Urdinek Johan Larsson suediarra fitxatu du
Txuri Urdinek Johan Larsson suediarra fitxatu du
Johan Larsson suediarrak Txuri Urdinen jokatuko du denboraldia bukatu arte. 26 urteko jokalariak, Martin Jakovlevsek utzitako lekua beteko du. Letoniarrak taldea utziko du arazo pertsonalak direla eta.
Fitxaketa berria atzelaria da, baina bere lehenengo pausoak aurrelari bezala eman zituen. Horregatik “atzelari erasotzailea” bezala definitzen du bere burua estokolmon jaiotako jokalariak.
IF Malungs taldetik dator eta han hasi zen profesional moduan 09/10 denboraldian. Urte erdia jokatu zuen bere herrialdeko Falu taldean eta beste bat HA74 izenekoan. Iaz, Alemanian jokatu zuen, Ulm eta Bad Kissingen taldeetan, baino aurtengo denboraldia hasterakoan, IF Malungsera bueltatu zen.
4 partidu jokatu ditu 18/19 denboraldian suediako hirugarren mailan Txuri Urdinen eskaintza onartu baino lehen eta Donostiara iristen da “txapelduna izateko asmoarekin”. Ostiralean iritsi zen Gipuzkoara eta asteburuan hiria ezagutu ondoren, gaur bere taldekideak ezagutzeko aukera edukiko du. Entrenamenduan parte hartuko du Larssonek eta hurrengo larunbatean, Majadahondaren aurka, Txuri Urdinekin estreinatzeko aukera edukiko du.
Tito Marcelino, pozik
Tito Marcelino entrenatzailea pozik dago suediarraren fitxaketarekin, batez ere bere balio-aniztasunarengatik: “Atzelari eta aurrelari moduan jokatu dezake eta hori zen bilatzen ari ginena. Kanpoko partiduetan bajak dauzkagu atzekaldean, jokalari batzuk lan egin behar dutelako. Horregatik, atal horretan lagunduko digu Larssonek”, dio donostiarrak.
Marcelinorentzat, “Larssonek lagunduko digu gure jokoa finkatzen eta lehenengo postua mantentzen denboraldia bukatu arte”.
JOKALARIAREN FITXA
JOHAN LARSSON
Jaiotze data: 13/11/1992
Lekua: Estokolmo (Suedia)
Jatorria: IF Malungs (Suedia)
Altuera/Pisua: 187 zm/83 kg
Postua: Atzelaria
BERE IBILBIDEA:
Denb. Taldea Txapelk. /Herrialdea JP G A
08/09 Malungs IF Sub-18/Suecia 18 3 15
09/10 Malungs IF Sub-18/Suecia 14 15 36
09/10 Malungs IF División 2 (4ª)/Suecia 13 2 2
10/11 Malungs IF División 2 (4ª)/Suecia 23 7 12
11/12 Falu IF Sub-20/Suecia 6 2 0
11/12 Malungs IF División 3 (5ª)/Suecia 1 1 1
12/13 Malungs IF División 3 (5ª)/Suecia 14 9 22
13/14 Malungs IF División 3 (5ª)/Suecia 21 14 23
14/15 HA74 División 2 (4ª)/Suecia 1 0 0
15/16 Malungs IF División 2 (4ª)/Suecia 19 4 9
16/17 Malungs IF División 2 (4ª)/Suecia 25 1 11
17/18 Devils Ulm Bayern L. 1/Alemania 14 2 7
17/18 Bad Kissingen Bayern L. 1/Alemania 6 1 6
18/19 Malungs IF División 1 (3ª)/Suecia 4 0 0