Maila haundiko proba du Txurik Puigcerdan

Maila haundiko proba du Txurik Puigcerdan

Liga erregularreko txapelduna eta txapeldunordea, aurrez aurre larunbatean (22.00)

Txuri Urdinek Puigcerdan jokatuko du larunbat honetan. Tito Marcelinoren mutilak talde kataluniarraren aurka arituko dira 22.00tik aurrera. Lehenengo postua gabonak iritsi baino lehen ziurtatu zuten gipuzkoarrek, baina Bartzelonan garbi azaldu zuten ez dituztela txantxan hartuko azkenengo partiduak. 1-7 irabazi zuten han.

Liga erregularreko bi talde sendoenak topatuko dira Puigcerdan. Gipuzkoarrek lehen postuan bukatuko dute eta gironakoek bigarrena ziurtatu zuten joan zen astean. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek liga honetan eta guztietan donostiarrak atera ziren garaile. Hala eta guztiz ere, lehia parkatua izango da Piriniotan jokatuko dena. Bakarrik azkenengo partiduan irabazi zuen erraz Txurik. Beste biak, azkenengo zatian erabaki ziren.

Tuohimaa aurrelarian harreta haundia jarri beharko dute Marcelinoren mutilek, finlandiarra ligako golegile nagusien artean baitago. 10 sartu ditu eta katalaniarren jokalaririk onena da. Puigcerdari aurre egiteko, entrenatzaileak baja asko dauzka: Jano Hernandezek, Ander Moranek, Alex Veak eta Borja Cabrak lan egin behar dute. Pablo Alberdi eta Unai Calvo lesionatuta geldituko dira etxean.

Piriniotara bidaiatuko dutenen artean Ander Arraras dago. Aurrelariak “partidu zaila eta gogorra” izango dela Puigcerdakoa uste du. “Heuren maila igo egiten da etxean jokatzen dutenean, denboraldian zehar oso sendo aritu dira eta partidu bikainak jokatu dituzte, baita gure aurka ere”.

 

SAILKAPENA:

                                    JP       PT

  1. Txuri Urdin 13 34
  2. Puigcerda 15 23
  3. Bartzelona 15 20
  4. Majadahonda 13 14
  5. Jaca 14 14
Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter