Txuri Urdin dobletearen bila doa Jakara

Txuri Urdin dobletearen bila doa Jakara

Kopako Final 4a ospatzen da asteburu honetan eta donostiarrak Bartzelonaren aurka arituko dira finalerdian

Liga irabazi ondoren, dobletea da Txuri Urdinen hurrengo erronka. Tito Marcelinoren mutilek bigarrena jarraian lortzeko aukera daukate asteburu honetan, Jakan ospatuko baita Kopako Final 4a. Igandeko finalean egoteko (16etan), donostiarrek Bartzelona gainditu beharko dute finalerdian (larunbatean, 16.30tan).

Playoffetan argi ikusi zuten gipuzkoarrek bost zentzuak izotzean ez badituztela jartzen, edozein aurkariak egin diezaiekela min eta ligako finalerdian eta finalean ikusitako berdintasuna abisu moduan hartuko dute Marcelinoren mutilek.

Txuri urdinek konfiantza haundiarekin hartuko dute Kopa, eta ospakizunen ondoren lehiaketa erritmoa berreskuratzea izango da erronka nagusia. Aurrean ez dute aurkari erraza izango finalerdian. Bartzelonak oso garesti jarri zion Puigcerdari Ligako inalerako txartela eta, nahiz eta bi partiduetan galdu finalerdia, bi neurketetan sartuta egon zen azken minuturaino.

Beste finalerdia Txurirenaren aurretik jokatuko da eta Puigcerda eta Majadahonda izango du aurrez aurre. Gironakoek sekulako maila erakutsi zuten finalean eta Txurirekin batera, faborito nagusiak dira Kopa hau irabazteko.

Donostiarrak, beharbada, puntu bat gainetik daude, baina edozein moduan berdintasun haundia egongo dela susmatzen da.

Tito Marcelinok Alex Vearen baja dauka bi partidu hauentzako. Donostiarrak lan egin behar du eta ezin izango du bidaiatu.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter