
Txuri Urdin taldea izotz jauregira bueltatzen da
Txuri Urdin taldea izotz jauregira bueltatzen da
Astelehenean hasi da iada gogoz eta ilusio handiarekin aurtengo denboraldia prestatzen Donostiako gizonezkoen senior taldea. Entrenatzaile berria izango dute aurten, Iñgo Domec, eta Continental Cup hastear dagoela, astean bost orduz izango dira izotz gainean prestaketa lanak egiten.
Datorren larunbatean, abuztuak 24, arratsaldeko 17:30etan jokatuko du taldeak denboraldiko lehen lagunarteko partidua Frantziako Toulouse BHC taldearen aurka.
Domecen estreinua izango den honetan, lagunarteko partiduak oso garrantzitsuak direla dio “denboraldi hasierara prest iristeko” bai eta “pasa den urteko intentsitatea eta sentsazioak errekuperatzeko” beharrezkoak direla azpimarratu du.
Momentu garrantzitsuak iristean jokalariak prest egon daitezen, jolasteko sistema berriak ezartzen hasi da Domec denboraldi-aurre honetan. Donostiarren aurtengo helburuak, azkeneko urteetan izan diren berdinak izango dira, hau da, bai Liga eta bai Copa irabazteko borrokan egotea eta aukera balego, urtea bi garaikurrekin bukatzea dira.
Lagunarteko partidua CHH Txuri Urdin IHT- Toulouse BHC
Abuztuak 24, larunbata, arratsaldeko 17:30etan Txuri Urdin Izotz Jauregian