
Txuri Urdin, txapelduna 16. aldiz
Txuri Urdin, txapelduna 16. aldiz
Gipuzkoarrek bere 16. Liga irabazten dute 58.minutuan Hernandezek sartutako golari esker
Txuri Urdin Ligako txapelduna da 16. aldiz. Tito Marcelinoren mutilek Puigcerdaren aurka irabazi zuten 3-2 finaleko azken neurketan Jano Hernandezek 58. minutuan sartutako golari esker. Berdintasun haundiko partidua izan zen. Etxekoak 2-0 aurreratu ziren, baina partidua bukatzeko 7 minutu gelditzen zirenean, Puigcerdak lortu zuen berdinketaren gola.
Partidua prorrogara zihoanean, Hernandezek sekulako jaurtiketa atera zuen marra urdinetik eta 3-2a jarri zuen, izotz jauregira zoramena eramanez.
Final baten aurrean ginela ikusi zen lehenengo minututik. Bi taldeak errespetu haundiz zebilen, inork ez zuen akatsik egin nahi eta lehen atsedenaldira golik gabe eta abagune argirik gabe iritsi zen neurketa.
Bigarren zatia ezberdina izan zen. Sekulako sufrimendua jasan zuen Txuri Urdinek bigarren zatiaren hasieran, baina bere momenturik txarrenean, Machacek, Gimenez eta Fuentesen arteko jokaldi zoragarri bat donostiarraren golarekin bukatu zen. 1-0ekoa zen eta hurrengo minutuan Muñozek bigarrena sartu zuen slap baten bidez. Zoramena iritsi zen txuriko harmailetara bigarren zatia bukatzerakoan.
Baina Puigcerdak ez zuen bere azken hitza esan eta hirugarren zatia indarrez hasi zuen. Azken herena hasi bezain laister, lehen minutuan, Muñozek 2-1ekoa egin zuen eta orduan berriro Alcaine agertu zen. Alcaine, eta zutoinak, hauek Boronaten eta Muñozen jaurtiketak desbideratu baitzuten. Baina atezainak ezin izan zuen ezer egin Boronaten hurrengo jaurtiketan. Azpitik jaurti zuen kataluniarrak eta arerio baten jo ondoren, pucka ate barruan sartu zen. Bakarrik zazpi minutu gelditzen ziren partidua bukatzeko. Neurketa ero bilakatu zen minutu horietan. Inork ez zuen partidua kontrolatzen. Baina prorrogara joateko bi minutu gelditzen zirenean, Hernandezek egin zuen Txuri Urdin txapeldun 16. aldiz slap jaurtiketa batez.
Eromena harmailetan, poza izotzean eta jokalari bat gutxiagorekin sufritu ondoren, donostiarrek hirugarren liga jarraian eskuratu zuten.
FITXA:
Txuri Urdin, (0 / 2 / 1 )
Alcaine; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Sokolov, Zaballa, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Aizagirre, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek, Cabra
Puigcerdá (0 / 0 / 2 )
Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paúl, Oriol Paúl, Pablo Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Piñar, Espada, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Pol Durán, Ivanov, Jociles, Boronat, Bosch, Rivero, León Tona.
Golak: 1-0: Fuentes (Giménez). Min. 32. 2-0: Muñoz. Min. 33. 2-1: Pablo Muñoz (Demiters). Min. 41. 2-2: Boronat. Min. 54. 3-2: Jano Hernández. Min. 58
Epaileak: Biec, Roshchyn, Trobajo, García. Zigorrak: Hernández (2), Zaballa (2), Fuentes, Muñoz, Machacek, Demiters, Piñar (2), Caballero, Ribot.