
Txuri Urdinek 1-2 irabazi du Majadahondan eta finalerdietako lehen puntua eskuratu du
Txuri Urdinek 1-2 irabazi du Majadahondan eta finalerdietako lehen puntua eskuratu du
Azken minutura arte sufritu behar izan dute Marcelinoren mutilek Madrilen
Txuri Urdinek finalerdietako lehen puntua lortu zuen madrilen. 1-2 irabazi zuen Majadahondako izotz jauregian azken minutura arte sufritu ondoren. Garaipen honi esker, bi aukera dauzkate gipuzkoarrek hurrengo asteburuan finalean sartzeko laugarren aldiz jarraian. Larunbatean bigarren partidua jokatuko dute eta, beharrezkoa izanezgero, igandean izango dira berriro aurrez aurre donostiarrak eta madrildarrak.
Kanporaketa bideratuta utzi zuten Madrilen gipuzkoarrek, baina ez zuten partidu ona jokatu. Berehala aurreratu ziren markagailuan. Machacekek sartu zuen lehen gola hirugarren minutuan, baina txuri urdinek ez zuten beste egunetako jokoa egin. 14 aldiz jaurti zuten Horaceken atearen aurka lehen zatian, baina arrisku gehiegirik sortu gabe eta 0-1 iritsi ziren lehen atsedenaldira.
Bigarren zatian ez ziren hainbeste hurbildu atezain madrildarraren inguruan Marcelinoren mutilak. Hala eta guztiz ere, Juan Muñozek bigarren gola sartu zuen Patrick Fuentesen asistentziarekin. Baina 0-2koak ez zituen gauzak erraztu. Zigor gehiegi jaso zituen talde donostiarrak eta minutu asko jokatu behar izan zituen defentsa lanetan. Horrela gauzak, bigarren zatia bukatzear zegoenean, 1-2koa egin zuen Majadahondak, Alfonso Garciaren bidez.
Azken 20 minutuetan Txurik ezin izan zuen bere jokoa egin eta azken bost minutuak lau gizonekin jokatu behar izan zuen. Madrildarren azken ahaleginak ezer ezean gelditzea lortu zuten Marcelinoren mutilek eta sufrimendu haundiarekin eskuratu zuten finalerdietako lehen puntua.
Partidua bukatzerakoan, emaitzarekin pozik agertzen zen Marcelino, baina ez bere taldeak egindako lanarenin: “Partidu zaila izan da. Espero genuen baino zailagoa. Azken minutura arte borrokatu dute madrildarrek eta ez gara oso fin ibili defentsa lanetan. Zigor asko jaso ditugu eta horrela zailagoak dira gauzak. Finalerako txartela lortzeko Donostian, gauzak hobetzea espero dut. Baina pozik nago. Azken finean berdina da 0-1 edo 0-5 irabaztea partidu hauek”.
FITXA:
Majadahonda, 1 (0/1/0)
Horacek, Ruiz Valdepeñas; Martínez, Vicente, Cumming, Pedraz, Navarro, Fernández Pola, Sánchez, Pujol, Alfonso García, Pablo Martín, Alejandro Martín, Pablo García, Carvajal, Sánchez, García Arias, Eguía, Gómez, Pérez, Madrigal, Aparicio.
Txuri Urdin, 2 (1/1/0)
Alcaine, Etxeberria; Klepac, Gil, Matyas, Lasuen, Hernández, Jon Aizpurua, Vea, Borja Aizpurua, Zaballa, Larsson, Ablerdi, Arraras, Fuentes, Giménez, Kortabitarte, Muñoz, Calvo, Machacek.
Golak: 0-1: Machacek (Giménez). 0-1: Muñoz (Fuentes). 1-2: Alfonso García (Pedraz).
Epaileak: Guerra, Estirado eta Méndez. Bi minutu Alfonso Garcíari, Pablo Martini eta Horaceki (2) Majadahondaren aldetik. Txuriren aldektik, hamar minutu Arrarasi eta bi minutu Hernándezi (3), Veari (2), Larssoni (2), Arrarasi (2), Kortabitarteri eta Machaceki.