
Txuri Urdinek Donostiako udaletxearen harrera jaso du
Txuri Urdinek Donostiako udaletxearen harrera jaso du
Liga irabazi ondoren, Txuri Urdinek Eneko Goia alkatearen eta zinegotzien harrera jaso du gaur arratsaldean Donostiako Udaletxean.
Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du kluba egiten ari den lana, bai gizonezkoen bai emakumezkoen taldeekin: “Azken urteetan hiru liga eta bi kopa irabazi dituzue gizonezkoetan eta emakumeek lehen aldiz finala jokatu dute aurten eta txapeldunordeak izan dira. Harro egoteko moduko gauza da. Eskerrik asko hiriaren izena hain ondo ordezkatzeagatik”.