Txuri Urdinek galdu zuen Majadahondaren aurka eta talde madrildarra izango du aurrean finalerdietan

Txuri Urdinek galdu zuen Majadahondaren aurka eta talde madrildarra izango du aurrean finalerdietan

4-9 nagusitu ziren Majadahondakoak Donostian

Txuri Urdinek Majadahondaren aurka jokatuko ditu playoffetako finalerdiak. Madrildarrek laugarren postua eskuratu dute Donostian lortutako garaipenari esker (4-9) eta datorren larunbatetik aurrera aurrez aurre egongo dira Txuri eta Majadahonda.

Igandean galdutako neurketan, Jakaren aurka larunbatan egindako esfortzua ordaindu zuen Txurik eta bigarren eta hirugarren zatian argi eta garbi nagusitu ziren madrildarrak. 0-1 aurreratu ziren bisitariak markagailuan, baina berehala erantzun zuen Txurik hiru golekin. Machacekek, Alberdik eta Gimenezek hiru eta batekoa jarri zuten markagailuan. Lehenengo zatia 4-3ko emaitzarekin bukatu zen, Alberdik bere bigarren gola egin eta gero.

Hor bukatu ziren Txuriren indarrak. Bi azken zatietan Madrildarrak izan ziren nagusi eta 0-4ko eta 0-2ko partzialak lortu zituzten. Horrela, markagailua 4-9 islatzen zuen partidua bukatzerakoan.

 

SAILKAPENA:

                                    JP       PT

  1. Txuri Urdin 16 40
  2. Puigcerdá 16 23
  3. Barcelona 16 23
  4. Majadahonda 16 17
  5. Jaca 16        16

 

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter