
Txuri Urdinek galtzen du eta partidu bat irabazi beharko du gutxienez Puigcerdan
Txuri Urdinek galtzen du eta partidu bat irabazi beharko du gutxienez Puigcerdan
4-3 ziren aurretik Marcelinoren mutilak 9 minutu gelditzen zirenean, baina 4-6 galdu zuten azkenean
Txuri Urdinek 6-4 galdu zuen Puigcerdaren aurka finaleko bigarren partidua Donostian eta seriea 1-1 joango da Kataluniara hurrengo astean. Tito Marcelinoren mutilek partidu bat irabazi beharko dute gutxienez Piriniotan liga irabazteko aukerak mantentzeko. Hurrengo larunbat eta igandean izango dira neurketak Katalunian. Bigarren garaipena oso gertu izan zuten gipuzkoarrek, 4-3 irabazten baitzuten bukaerarako 9 minutu gelditzen zirenean, baina kanpokoek aurrera jo zuten azken minutuetan eta gipuzkoarren akatsez baliatu ziren partiduari buelta emateko.
Oso ondo sartu zen talde donostiarra neurketan. Lehen bost minutuetan 10 aldiz jaurti zuten Tito Marcelinoren mutilek Tsaregorodtseven atearen aurka. Ziurtasunez hasi zen Puigcerdako atezain errusiarra. Atzekaldean sendo aritzen ziren Txurikoak eta Alcaine ez zuen geldiketa haundirik egin behar lehen minutuetan.
Baina larunbatean bezala, zigorren arazoarekin topatu zen berriz Marcelinoren taldeak. Larsson kalera joan zen zazpigarren minutuan, baina jokalari bat gutxiagorekin iritsi zen Txuri Urdinen lehen gola. Machacekek eskuarekin jeitsi zuen pucka eta bakarrik geratu zen Tsaregorodtseven aurrean. Zoragarri bukatu zuen jokaldia txekiarrak, atezain errusiarra lurrean utziz. Zortzigarren minutua zen.
Guztiz ezberdina izan zen txekiarraren bigarren gola. Azkarra egon zen atearen aurrean Kortabitarteren jaurtiketak utzitako aldaratzea barrura bultzatzeko. Bi eta huts, larunbateko partiduan bezala. Baina aurreko egunean ez bezala, Puigcerda azkar sartu zen neurketan. Txuriren zigor berri bat aprobetxatu zuen Tuohimaak 2-1-ekoa lortzeko lehen zatiko 16. minutuan.
Zigorrek guztiz baldintzatu zuten bigarren herena. Lau minutu jarraian jokatu behar izan zituzten donostiarrek hiru jokalariekin eta kataluniarrek partiduari buelta emateko aprobetxatu zuten Pablo Muñoz eta Tuohimaaren bidez. Asko igo zen tentsioa bigarren zatiko minutu horietan. 2-3-koarekin Txurik ere hiru jokalarien kontra jokatzeko aukera izan zuen, baina Tsaregorodtsevek haundia egin zen ate azpian.
Bi taldeek bost jokalari izotzean zeuzkatenean iritsi zen Txuriren berdinketa. Fuentesek oso azkarra izan zen Tsaregorodtseven aurrean Gimenezen jaurtiketak utzitako aldaratzea sareetara bildaltzeko bigarren atsedenaldirako hiru minutu gelditzen zirenean
Ez ziren fin ibili bi taldeak hirugarren zatiko lehen minutuetan eta bisitarien akats larri bat aprobetxatuz egin zuen Gimenezek 4-3-koa 47. minutuan. Baina markagailuan atzetik jarri zenean, Puigcerdak Txuriren zonara eraman zuen jokoa eta Morerek aldaratze batez baliatu zen neurketa berriro berdintzeko.
Tentsioa nabarmentzen zen izotz jauregian. Edozein akatsa neurketa erabakiko zuen eta Txurik izan zen akatsa egin zuena. Atzelarien arteko pase bat Touhimaaren stickean bukatu zuen eta finlandiarrak asistentzia bikaina jarri zion Riboti Puigcerda berriro aurretik jartzeko. Bi minutu eta 35 segundu gelditzen ziren partidua bukatzeko eta 4-5 jarri zen talde kataluniarra. Marcelinok Alcaine kendu zuenean sei jokalariekin jokatzeko, kanpokoek egin zuten seigarrena. Hor bukatu zen partidua.
FITXA:
Txuri Urdin, 4 (2/1/1):
Ander Alcaine; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larssn, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Aizaguirre, Solórzano, Muñoz, Calvo y Machacek.
Puigcerdá, 6 (1/2/3):
Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paul, Oriol Paul, Pablo Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Piñar, Espada, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Durán, Ivanov, Jociles, Boronat, Gota, Rivero, Kelvey Brown.
Goles: 1-0: Machacek (Klepac). Min. 8. 2-0: Machacek (Kortabitarte). Min. 13. 2-1: Tuohimaa (Granell). Min. 16 2-2: Pablo Muñoz (Morer). Min. 24. 2-3: Tuohimaa (Muñoz). Min. 25. 3-3: Fuentes (Giménez). Min. 36. 4-3: Giménez (Machacek). Min. 47. 4-4: Morer (Rivero). Min. 51. 4-5: Ribot (Tuohimaa). Min. 57. 4-6: Pablo Muñoz (Rivero). Min. 59.
Árbitros: Biec, Arbina, Nicolau, Trobajo. Bi minutu Klepaci (3), Veari, Larssoni, Fuentesi, Gimenezi (2), Muñozi Txuriren aldetik eta Marc Paul, Demiterseri, Caballerori, Duráni, Tsaregorodtsevi y Riverori (2).