
Txuri Urdinek irabaziz hasten du denboraldia
Txuri Urdinek irabaziz hasten du denboraldia
Denboraldiko lehen partida, Txuri Urdin Izotz Jauregian, eta sentsazio onak izango ditu Continental Cupi begira.
Pasa den larunbatean, abuztuak 24, Txurik lehen partidarekin hasi zuen denboraldia etxean, eta partida nagusitzen hasi zen Mikel Mendizabalen gol baten bitartez, lehen zatia 1-0ekoarekin bukatuz. Talde frantziarra, oso joko fisiko ohi dutenez, izotzera bueltatu zen bigarren zatian, markagailua berdintzeko asmoarekin, hau da, talde donostiarraren kontrol galerarekin bat egin eta bigarren zatiaren atsedenaldira markagailua berdindu zuen.
Gipuzkoarren zuzendari teknikoaren hitzaldi labur baten ondoren, hirugarren zatira itzuli ziren partidaren kontrola berreskuratuz. Azken aldia bi golekin hasi zuten, Ander Arrarasen eta Luis Gimenezen eskutik. Toulouse BHCk erreakzionatu egin zuen horren aurrean, partida bukatzeko hiru minutu falta zirenean.
Minutu bat baino gutxiagoren faltan, talde frantziarrak, bere atezaina erretiratuz, jokalarai bat gehiagorekin jokatzera ausartu zen, nagusitasuna sortzen saiatzeko. Baina, hau aprobetxatuz Ander Arrarasen ihesaldi batek eraso jo eta, erasoko jaurtiketari esker Txurik partida irabazi zuen.
Iñigo Domecek, partidari dagokionez, “Topaketan lortutako sentsazioen garrantzia” azpimarratu du, baita sistema taktiko berrienganako jokalarien aurrerapen ona ere. Bestalde, “Erritmoa hartzen jarraitu behar dugu, gustatu ez zaizkigun alderdietan lanean jarraitu behar dugu, eta Continental Cupari begira hauek zuzendu“.