Txuri Urdinek laugarren partidua irabazi beharko du txapeldun izateko aukerak mantentzeko

Txuri Urdinek laugarren partidua irabazi beharko du txapeldun izateko aukerak mantentzeko

5-3 galdu zuen Puigcerdan eta kataluniarrek 2-1 jarri dira aurretik seriean

Txuri Urdinek finaleko laugarren partidua irabazi beharko du txapeldun izateko aukerak mantentzeko. Puigcerdak 5-3 nagusitu zen finaleko hirugarren neurketan eta 2-1 irabazten du seriea. Tito Marcelinoren mutilek aurrera atera behar dute igandean (15.30tan) Palau del Gelen jokatuko den partidua. Era horretan, bostgarren neurketa bat jokatuko zen Donostian hurrengo larunbatean.

Kataluniarrak argi nagusitu ziren lehen zatian eta hiru goletako errenta lortu zuten lehen 20 minutuetan. Txuri partiduari buelta ematen saiatu zen hurrengo bi herenetan, baina etxekoek hartutako abantaila gehiegizkoa izan zen Marcelinoren mutilentzat.

Etxekoek lehen power play-a aprobetxatu zuen 1-0ekoa egiteko Moreren bidez. Gol hori min egin zion Txuriri eta minutu txarrak pasa zituen. Ondorioz, Marc Paulek eta Muñozek beste bi gol lortu zituzten 3-0ekoa egiteko.

Bigarren zatian hobeto aritu zen Txuri Urdin, baina Tsaregorodtsev atezainarekin topatu zen. Arrarasek 3-1ekoa lortu zuen Klepacen jaurtiketa bat desbideratu ondoren eta 3-2koa ere egin zuen, baina baliorik gabe utzi zuten epaileek donostiarren haserrerako.

Hirugarren zatia hasi bezain laister, Alberdik 3-2a egin zuen, baina hurrengo jokaldian 4-2koa jarri zuen Granellek markagailuan. Gipuzkoarrek aurrera jo zuten eta power play-a aprobetxatuz, Machacekek lortu zuen 4-3koa. 9 minutu gelditzen ziren oraindik, garaipenarekin amets egiteko denbora. Baina azken minutuetan Marcelinoren mutilek ez zieten etekinik atera power play-ei eta azken txanpan Granellek 5-3koa egin zuen eta partidua erabaki zuen.

2-1 dago seriea orain. Gipuzkoarrek garaipena lortu behar dute hurrengo neurketan liga bostgarren partidura eramateko.

FITXA

 Puigcerdá, 5 3/0/2)

Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paúl, Oriol Paúl, Pablo Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Bosch, Piñar, Espada, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Durán, Ivanov, Jociles, Boronat, Rivero, Kelvey Brown.

Txuri Urdin, 3 (0/1/2)

Alcaine; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Kortabitarte, Juan Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek, Cabra

Golak: 1-0: Morer (Rivero). Min. 6. 2-0: Marc Paúl (Touhimaa). Min. 10. 3-0: Pablo Muñoz (Morer). Min. 13. 3-1: Arrarás (Klepac). Min. 30.  3-2. Alberdi (). Min. 41. 4-2. Granell (Kelvey Brown). Min. 42. 4-3. Machacek (Giménez). Min. 51. 5-3: Granell (Durán). Min. 58.

Epaileak: Roschchyn, Piguillem, García eta Hilario. Bi minutu Tormori, Tuohimaari, Demiterseri, Morereri, Caballerori, Riboteri, Duraneri, Jocilesi, Boronati, Riverori Puigcerdaren aldetik eta Klepaci, Matyasi, Hernándezi, Veari, Arrarasi (3) eta Cabrari, Txuriren aldetik

 

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter