
Txuri Urdineko neskek 0-3 galdu zuten liderraren aurka
Txuri Urdineko neskek 0-3 galdu zuten liderraren aurka
Maila oso ona eman zuten gipuzkoarrek Majadahondaren aurka
0-3 galdu zuten Txuri Urdineko neskek Majadahondaren aurka, baina maila oso ona eman zuten ligako talderik onenaren aurka. Madrildarrek partidu guztiak irabazi dute eta bakarrik bi gol jaso dituzte denboraldian. Hala eta guztiz ere, neurketan sartutak egon ziren donostiarrak 60 minutuetan, hirugarren gola azken minutuan iritsi baitzen. Eskeinitako maila playofferako indarra eman behar die neskei.
Lehen zatia golik gabe bukatu zen eta etxekoek defentsan egindako lana goraipatu beharra dago. Selena Hunter atezaina bikain aritu zen eta 12 jaurtiketa gelditu zituen lehenengo 20 minutuetan.
26. minutura arte ez zen Majadahondaren lehen gola iritsi. Martin Echavek sartu zuen. Baina horrek ez zuen etxeko taldea desegin eta donostiarrek tinko jarraitu zuten. Orekatuta egon zen bigarren zatia: 9 aldiz jaurti zuten madrildarren atearen aurka Txuri Urdineko neskek. Gola ez zuten sartu, baina partidua bizirik eraman zuten azken zatira, bakarrik 1-0 galtzen baitzuten.
Hirugarren zatia madrildarren golarekin hasi zen. Laugarren minutuan, Martin Echavek bere bigarrena ospatu zuen eta neurketa oso zaila jarri zuen donostiarrentzat. Saiatu zen Txuri partidua bukatu arte. 59. minutuan, kontraeraso batean, Martin Echavek hirugarrena sartu zuen.
Galdu arren, donostiarrek ondorio onak ateratzen dituzte. Harro agertzen zen Koldo Saenz partiduaren ondoren: “Partidu latza izan da, polita hasieratik. Majadahonda partzial batean hutsean uztea lortu dugu eta horrek meritu haundia dauka”. Entrenatzailearen ustez, “aipatzekoa da Selena Hunter atezainak egindako partidua”.
FITXA:
Txuri Urdin, 0
Hunter; Bermejo, Ruiz, Aizpurua, Hernández, Refojos, Senac, Zaldua, Unzurrunzaga, Embid, Michelena, Corrales, Marauri, Serna, Puebla, Solangurenbeaskoa
Majadahonda, 3
Diaz; Prieto, Martín, Jimena Del Pino, Carlota Del Pino, Álvarez, Merino, Guerrero, Rivera, Sara Danielsson, Laura Danielsson, Lucía Díaz, Sancha, Ansoleaga.
Golak: 0-1: Martin Echave (Sara Danielsson). Min. 26. 0-2: Martin Echave (Laura Danielsson). Min. 44. 0-3: Martín Echave. Min. 59.
Epaileak: García eta Salvador. Bi minutu Aizpuruari eta Corralesi (2) Txuriren aldetik eta Sanchari madrildarren aldetik.
SAILKAPENA
JP PT
Majadahonda 12 36
Sumendi 13 33
Txuri Urdin 13 25
Valdemoro 13 20
Huarte 13 17
Milenio 10 11
Jaca 13 4
Granada 13 4