Txuri Urdineko neskek finala jokatuko dute Majadahondaren aurka

Txuri Urdineko neskek finala jokatuko dute Majadahondaren aurka

Penaltietan irabazi zuten finalerdietako hirugarren partidua Sumendiren aurka

Historia egin dute Txuri Urdineko neskek eta datorren larunbatetik aurrera ligako finala jokatuko dute Majadahondaren aurka. Gasteizen irabazi zuten finalerdietako hirugarren partidua eta ondorioz Sumendi indartsua utzi zuten kanpoan neurketa zoragarria jokatu ondoren.

Partidua eta prorroga bana bukatu ondoren, penaltietan lortu zuten sailkapena gipuzkoarrek. Irene Senacek sartutako penaltia izan zen erabakigarria, baina taldeko jokalaririk onena atezaina izan zen. Julia Embidek lan bikaina egin zuen. 34 geldiketa egin zituen partiduko 60 minutuetan eta luzapeneko 10 minutuetan. Gero sei penalti desbideratu zituen.

Partidua larunbatekoa bezala hasi zen. Sumendik zeukan kontrola lehen zatian eta markagailuan aurreratu zen 1-0. Baina bigarren zatitik aurrera hobetzen joan ziren Koldo Saenzen neskak izotz gainean eta horri esker Bermejok lortu zuen berdinketaren gola 24. minutuan. Bigarren herenean arerioa baino hobeto aritu ziren donostiarrak eta hirugarrenean defendatzea tokatu zitzaien. Julia Embid zoragarri aritu zen eta partidua prorrogara joan zen.

Azken 10 minutuetan nekea agertu zen eta ez ziren aukera asko sortu ez ate batean, ez bestean. Txuri hiru jokalariekin defendatu zen azkenengo bi minutuetan eta neurketa penaltietara eramatea lortu zuten. Talde bakoitzak gol bat sartu zuen tandan eta hil ala biziko jaurtiketetan, Irene Senacek gola lortu zuen gasteiztarren akatsaren ondoren. Horrela, madrildarrak Txuri sailkatu zuen ligako finalerako lehenengo aldiz. Hiru partiduetara jokatuko da finala. Lehenengoa, Donostian hurrengo larunbatean.

FITXA:

Sumendi, 1 (1/0/0/0/1)

García, Seoane; Haizea Fernández, Prado, Sandra Ibáñez, Grande, Cantabrana, Martínez, Clara García, Zabala, Carmen Hernández, Vanesa Abrisqueta, Larrauri, Leticia Abrisqueta, Verónica Ibáñez, Carla Bascón.

Txuri Urdin, 1 (0/1/0/0/2)

Embid; Bermejo, Ibarrola, Aizpurua, Maider Michelena, Hernández, Refojos, Senac, Amaia Unzurrunzaga, Zaldua, Onintza Unzurrunzaga, Naiara Michelena, Corrales, Marauri, Irizar, Serna, Puebla, Solagurenbeaskoa.

Golak: 1-0: Hernández (Zabala). Min. 8. 1-1: Bermejo. Min. 24.

Penaltiak: Sumendi, 1 (Hernández). Txuri Urdin, 2 (Aizpurua y Senac).

Epaileak: Nicolau eta Arbina. Bi minutu: Haizea Fernández (2), Grande, Carmen Hernández, Vanesa Abrisqueta (2) eta Leticia Abrisqueta (3),  etxekoen aldetik eta Maider Michelena, Irune Refojos, Corrales, Marauri (2) eta Serna (3), Txuriren aldetik.

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter