
Txuri Urdineko neskek finalaren bila joango dira Gasteizera
Txuri Urdineko neskek finalaren bila joango dira Gasteizera
Lehen partidua galdu ondoren, finalerdietako bi azkenak irabazi beharko dituzte asteburu honetan Sumendiren aurka
Txuri Urdinek finalean sartzeko helburuarekin bidaiatuko du Gasteizera asteburu honetan. Sumendiren aurkako finalerdietako lehen partidua Donostian galdu ondoren, Koldo Saenzek entrenatzen dituen neskek etxetik kanpo jokatuko diren bi neurketak irabazi beharko dituzte sailkatzeko. Bigarrena larunbatean (14.15tan) izango da. Irabaziz gero, hirugarrena igandean (14.00tan) jokatuko litzateke.
Donostiako partiduan argi utzi zuten gipuzkoarrek Sumendiren mailan jokatu dezaketela. Azken zatian sartutako golari esker irabazi zuten 1-2 arabarrek eta Donostiarrek sekulako neurketea jokatu zuten. Anoetako Izotz Jauregian emandako mailari eustea da hain zuzen ere donostiarren helburua. Jaurtiketetan finagoak egonda, hirugarren partidura eraman dezakete seriea eta hori landu dute astean zehar entrenamenduetan txuri urdinek.
Donostiarrek sasoi onean hartu dituzte finalerdiak. Galdu arren, Majadahonda eta Sumendiren aurka jokatutako neurketek konfiantza haundia eman diete neskei, bi aurkari zailenen aurka lehiatzeko gai direla ikusi baitute.
Dena emango dute donostiarrek larunbatean hirugarren partidua jokatzea lortzeko eta historia egiten jarraitzeko.