
Txuri Urdineko neskek Iruñean ixten dute liga erregularra
Txuri Urdineko neskek Iruñean ixten dute liga erregularra
Playofferako proba bezala hartzen dute Huarteren aurkako partidua (larunbata, 21.30)
Txuri Urdineko neskek Huarte bisitatuko dute larunbatean (21.30) liga erregularreko azken partiduan. Donostiarrek hirugarren postua ziurtatuta daukate, baina playoffari begira proba bezala hartzen dute neurketa.
Naiz eta galdu, itxura oso ona eman zuten gipuzkoarrek Majadahondaren aurka aurreko jardunaldian eta neurketa horretan erakutsitako mailari eutsi nahi diote.
Talde iruindarra ez da liga irabazteko borrokan sartuko. Bostgarren bukatuko du liga erregularra, baina zapore onarekin bukatu nahi du denboraldia. Donostian jokatutako neurketan etxekoek argi nagusitu ziren. 5-0 irabazi zuten, baina Iruñean irabaztea ez da erraza.
Koldo Saenzek talde guztia dauka neurketari aurre egiteko eta Alex Lazcanok, bere laguntzileak, partidu zaila espero du Huarteko izotz jauregian: “Gogorra izango da, baina gure lana egin beharko dugu. Hiru puntuen bila joango gara eta taldea konfidantzarekin dago. Oso ondo egiten ari da lan aste hauetan eta seinale ona da hori”.
Azken jardunaldiaren ondoren, atsedenaldia artuko du liga eta playoffak martxoaren 2an hasiko dira. Larunbat horretan, Txuri eta Gasteizko Sumendi egongo dira aurrez aurre Donostian finalerdietako lehen partiduan. Beste biak Euskadiko hiriburuan izango dira Martxoaren 9an eta 10ean.
BAJAK:
Ez daude
SAILKAPENA:
JP PT
Majadahonda 12 36
Sumendi 13 36
Txuri Urdin 13 25
Valdemoro 13 20
Huarte 13 17
Logroño 11 11
Jaca 13 4
Granada 13 4