
Txuri Urdineko neskek liderraren bisita jasotzen dute
Txuri Urdineko neskek liderraren bisita jasotzen dute
Majadahondaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean (21.15 h.)
Txuri Urdineko neskek liga erregularreko azkenaurreko partidua jokatuko dute larunbatean. 21.15tan Majadahondaren bisita jasoko dute Donostiako Izotz Jauregian. Playofferako sailkapena ziurtatuta daukate Koldo Saenzen neskek, beraz ez dago ezer jokoan asteburu honetako neurketan.
Ligako talderik onena da madrildarra. Partidu guztiak irabazi ditu eta ez du areriorik eduki ligako lehen postua eskuratzeko. Majadahondaren estadistika ikaragarria da: 11 partiduak irabazteaz gain, bi gol besterik ez dituzte jaso madrildarrek eta 128 sartu dituzte. Gaur egun, Majadahonda da espainiar selekzioaren oinarria, baina guztien gainetik neska kanadiar bat goraipatu beharra dago. Kiana Strandek 24 gol sartu ditu eta 21 asistentzia eskeini dizkie bere taldekideei.
Majadahondan jokatutako partiduan, donostiarrek maila oso ona eman zuten. 3-0 galdu arren, partiduan egon ziren azkenengo minutura arte. Han egindakoa hobetzeko asmoarekin aterako dira Koldo Saenzek entrenatzen dituen neskak. Denboraldiko lehen helburua lortuta daukate, ondorioz liga erregularra bukatzeko gelditzen diren bi neurketak playoffa prestatzeko aukera ederra bezala agertzen dira.
Larunbateko partiduari begira, Koldo Saenzek argi dauka “maila igo beharko dugula. Abiadurarekin jokatu behar dugu eta ondo egin beharko dugu presioa ere”. Entrenatzailearen ustez “partidurik zailena da larunbatekoa. Esperientzi haundiko taldea du Majadahondak eta neurketa borobila egin beharko dugu garaipena lortzeko”.
BAJAK:
Ez daude
SAILKAPENA JP PT
- Majadahonda 11 33
- Sumendi 12 30
- Txuri Urdin 12 25
- Valdemoro 12 17
- Huarte 12 14
- Logroño 9 11
- Jaca 12 4
- Granada 12 4