Garaipen argia lortu zuen Txuri Urdinek Bartzelonan (1-7)

Garaipen argia lortu zuen Txuri Urdinek Bartzelonan (1-7)

Indarrarekin bueltatu zen Txuri Urdin Bartzelonan. 1-7 irabazi zuten Gipuzkoarrek  Barçaren aurka, neurketa hasieratik kontrolatu ondoren. Ikusgarria izan zen Txuriren lehenengo zatia eta partidua erabakita utzi zuen lehenengo 20 minutuetan. 4 goletako abantaila lortu zuten donostiarrek Machaceken (2), Lasuenen eta Cabraren golei esker.

Bostgarren minutuan sartu zuen txekiarrak lehenengoa eta hiru minututan (hamasei eta hemezortzigarrenaren bitartean) partidua erabakita utzi zuen Txurik, Lasuenen, Cabraren eta Machaceken bitartez.

Bigarren zatian, Bartzelona aurrera jo zuen eta behin eta berriz saiatu zen. Baino orduan Ander Alcaine agertu zen kataluniarren 17 jaurtiketak desbideratzeko. Atezainak dena gelditzen zuen bitartean, Arrarasek bostgarrena sartu zuen 27. minutuan.

0-5eko markagailuarekin, hirugarren zatia soberan zegoen. 1-2 irabazi zuen Txurik azkenengo zatia Muñoz eta Alberdiren golekin. Azkena, Larssonen asistentziaren ondorioz iritsi zen. Suediarra puntu batekin joan zen etxera bere estreinaldian.

Partidua bukatzerakoan, pozik agertzen zen Tito Marcelino: “Taldea eta ni oso pozik gaude. Espero genuen baino errazago izan da partidua eta lehenengo zatian erabakita utzi dugu. Playofferako prestatzen jarraituko dugu”.

FITXA:

Bartzelona, 1 (0/0/1)

Carretero, Varela; Puertolas, Fajardo, Arrinda, Fontg-Lemieux, Rubio, Guerra, Muratet, Vicente, Sin Arumi, Ubieto, Barandiaran, Torres, Miguel, Loukusa, Baldris, Didkovskyy, Meyerson.

Txuri Urdin, 7 (4/1/2)

Alcaine, Etxeberria; Klepac, Gil, Matyas, Lasuen, Muñoz, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arraras, Giménez, Aizaguirre, Kortabitarte, Calvo, Machacek, Cabra

Golak: 0-1: Machacek (Giménez). Min 5. 0-2 Lasuen (Muñoz). Min. 15. 0-3: Cabra. Min. 17. 0-4 Machacek. Min. 18.  0-5 Arraras (Matyas). Min. 27. 0-6: Muñoz (Kortabitarte). Min. 43. 1-6 Rubio (Puertolas). Min. 48. 1-7: Alberdi (Larsson). Min. 54.

Epaileak: García, De la eta Espino. Bi minutu  Rubiori, Vicenteri, Sin Arumiri, Ubietori, Didkovskyyri eta Meyersoni Bartzelonaren aldetik eta Matyasi (2), Larssoni (2), Calvori eta Machaceki Txuriren aldetik.