
Garaipen berria Puigcerdan
Garaipen berria Puigcerdan
Partiduari buelta eman zion Txuri Urdinek 1-2 irabazteko
Txuri Urdinek garaipen berri bat lortu zuen Puigcerdan (1-2) partiduari buelta eman ondoren. Liga erregularreko txapelduna eta txapeldunordea egon ziren aurrez aurre Gironan eta partidu polita eta gogorra eskeini zuten. Playoffaren hasierarako bi aste gelditzen direnean, donostiarrek maila bikaina erakutsi zuten eta, nahiz eta baja askorekin jokatu, laugarren aldiz irabazi zuten katalaniarren aurka. Lasuenek eta Machacekek sartu zituzten txuri urdinen golak eta partidua epaileen zigorrengatik baldintzatuta egon zen. 26 minututako zigorrak jaso zituzten Txuri Urdineko mutilek. Puigcerdakoak, berriz, bakarrik 12 minutu egon ziren izotzetik kanpo.
Talde indartsu eta erasotzailea espero zuten gipuzkoarrek Puigcerdan, eta horrela izan zen. Etxekoek gogor atera ziren pistara eta ondorioz, zazpigarren minutuan 1-0 sartu zuten Demitersen bidez. Asko hurbildu ziren Gironakoak Alcaineren ingurura lehenengo zatian: 13 jaurtiketa egin zituzten. Txuri, berriz, bakarrik bost aldiz saiatu zen Tsaregorodtsev atezain errusiarraren aurrean. Hala eta guztiz ere, haietako batean Lasuenek partidua berdintzea lortu zuen. Bakarrik lau minutu igaro ziren 1-0etik berdinketaraino.
Bigarren zatian Machacekek, Gimenezen asistentziaren ondorioz, Txuri aurreratu zuen. 28. minutua zen eta berdintasun haundia ikusten zen izotz gainean. Hortik aurrera, Puigcerda era guztietan saiatu zen. 14 jaurtiketa egin zituen talde katalaniarrak azkenengo zatian, baina ligako atezainarik onena dela erakutsi zuen Ander Alcaine bere geldiketekin.
Partidua bukatzerakoan oso pozik agertzen zen Tito Marcelino: “Zaila eta gogorra izan da neurketa. Oso zaila da hemen irabaztea eta oso pozik nago jokalariek emandako mailarekin”.
Txurik 37 puntu ditu. Bakarrik bost galdu ditu liga erregularrean eta hurrengo astean bi azken partiduak jokatuko ditu Donostian. Larubatean Jakaren aurka arituko da eta igandean Majadahondaren bisita jasoko du. Madrildarren partidua bertan bera geratu zen Urtarrilaren 13an.
FITXA:
Puigcerdá, 1 (1/0/0)
Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paul, Oriol Paul, Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Piñar, Espada, Piedra, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Bastien, Durán, Ivanov, Jociles, Rivero, Kelvey-Brown, Costa.
Txuri Urdin, 2 (1/1/0)
Alcaine, Etxeberria; Klepac, Matyas, Lasuen, Martín, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Arraras, Giménez, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Machacek
Golak: 1-0: Demiters (Muñoz). Min. 7 . 1-1: Lasuen. Min. 11. 1-2: Machacek (Giménez). Min. 28
Epaileak: Piguillem, Serra eta Hilario. Bi minutu Tormori, Oriol Pauli eta Riverori (2) Puigcerdaren aldetik eta Klepaci (3), Matyasi, Lasueni (2), Zaballari, Larssoni (2), Arrarasi (2), Muñozi eta Orozcori Txuriren aldetik.
SAILKAPENA:
JP PT
Txuri Urdin 14 37
Puigcerda 16 23
Bartzelona 15 20
Jaka 15 16
Majadahonda 14 14