Playofferako sailkapena lortu dute Txuri Urdineko neskek

Playofferako sailkapena lortu dute Txuri Urdineko neskek

Garaipen argia lortu zuten Granadaren aurka (9-1)

Txuri Urdineko neskek playoffa jokatuko dute. Granadaren aurka lortutako garaipen argiak (9-1) matematikoki sailkatzen dio. Donostiarrek partidua menperatu zuten lehenengo minututik, baina 15. minutura arte ez zuten lehen gola sartu, Maria Sernaren eskutik. Embid eta Aizpuruaren golei esker, 3-0 irabazten joan zen Txuri lehenengo atsedenaldira.

Nabarmena zen gipuzkoarren nagusitasuna: 66 jaurtiketa egin zituzten Txuri Urdineko neskek. Guztien gainetik, Maria Serna goraipatu beharra dago. 18 urte azpiko jokalariak lau gol sartu zituen. Aizpuruak, Embidek, Senacek Hernandezek eta Irizarrek gol festara  batu ziren.

Bigarren zatia 5-0 bukatu zen eta azken 20 minutuetan beste lau gol sartu zituzten gipuzkoarrek. Bederatzigarrena lortu ondoren, Granadak bere gola egin zuen.

FITXA

Txuri Urdin, 9 (3/2/4)

Hunter; Bermejo, Ruiz, Ibarrola, Aizpurua, Michelena, Hernández, Refojos, Senak, Amaia Unzurrunzaga, Zaldua, Onintza Unzurrunzaga, Embid, Michelena, Irizar, Serna, Puebla, Corrales.

Granada, 1 (0/0/1)

Delgado, García; Vondrkova, Ubieto, Ovalle, Rodríguez, Barbosa, Coll, López, De Reyes, Muñoz, Adous, Rivas, Reyes, Pedrosa. .

Golak: 1-0: Serna. Min. 15. 2-0: Aizpurua (Senac). Min. 18. 3-0: Embid. Min. 18. 4-0: Serna (Corrales). Min. 27. 5-0: Hernández. Min. 38. 6-0: Senac. Min.49. 7-0: Serna (Embid). Min. 52. 8-0: Serna (Senac). Min. 53. 9-0: Irizar (Senac). Min. 56. 9-1: Barbosa. Min. 59.

Epaileak: Arbina y Nicolau. Bi minutu Aizpurua, Senac, Serna (2), Corrales (2) Txuriren aldetik eta Ubieto (2), Ovalle (2), Barbosa, López, Reyes (2) y Pedrosa Granadaren aldetik.