
Realeko bazkideak dohainik sartuko dira igandean Txuri Urdin eta Granada Grizzliesen arteko partidura (15.15)
Realeko bazkideak dohainik sartuko dira igandean Txuri Urdin eta Granada Grizzliesen arteko partidura (15.15)
Liga Iberdrola bueltan dago eta Txuri Urdineko neskek bi partidu jokatuko dituzte asteburu honetan. Sumendiren aurka arituko dira larunbatean Gasteizen (21.30-etan) eta Granada Grizzliesen aurka jokatuko dute Donostian igandean. Partidu hau 15.15-etan hasiko da eta bukatzerakoan Reala eta Hueskaren arteko neurketa hasiko da Anoetan (18.30-etan). Koinzidentzia hau dela eta, Txuri Urdinek Realeko bazkide guztiak gonbidatzen ditu nesken partidura. Dohainik sartuko dira hauek Realaren bazkide txartelarekin.
Hirugarrenak dira sailkapenean Koldo Saenzek entrenatzen dituen neskak eta lau partidu besterik ez dira gelditzen liga bukatzeko. Playofferako sailkapena ziurtatuko dute puntu bakar bat atera ezkero eta bigarren bukatzeko aukerak edukiko dituzte Gasteizen irabazi ezkero.