Txuri Urdin 5-1 nagusitu zen Jakaren aurka eta gaur ezagutuko du finalerdietako aurkaria

Txuri Urdin 5-1 nagusitu zen Jakaren aurka eta gaur ezagutuko du finalerdietako aurkaria

Majadahondari neurtzen da (14.30): Irabazi edo berdinduzgero, Jakaren aurka arituko da. Galduzgero, madrildarren aurka jokatuko du

5-1 nagusitu zen Txuri Urdin Jakaren aurka liga erregularreko azkenaurreko partiduan. Majadahondaren kontra jokatuko duten neurketak (gaur, 14.30) erabakiko du donostiarren aurkaria playoffetako finalerdietan. Irabazi edo berdinduzgero, Jaka izango dute aurrez aurre. Galduzgero, Majadahonda izango da arerioa.

Sasoian jarraitzen duela erakutsi zuen Marcelinoren taldeak larunbat gauean. Neurketa gogorra izan zen eta hirugarren zatira arte ez zen erabaki. Azken 13 minutuetan Jakaren zigorrez baliatu ziren donostiarrak garaipena ziurtatzeko hiru golekin. Baina ordura arte orekatuta egon zen partidua.

Sortzigarren minuturako 2-0 irabazten zuten donostiarrek, Gimenez eta Muñozen golei esker, eta garaipen erraza izango zela zirudien. Guztiz kontrakoa izan zen. 14. minutuan bi eta batekoa sartu zuten kanpokoek eta sekulako ahaleginak egin zituen Jakak bigarren zatian partiduari buelta emateko.

Baina orduan agertu zen Ander Alcaine. Bere bizilagunen eraso guztiak ezerezean utzi zituen bigarren zatian. Bederatzi aldiz jaurti zuten jakatarrek bigarren heren horretan eta guztietan ederki erantzun zuen Txuri Urdineko atezainak. Bigarren zati hori kanpokoek kontrolatu zuten eta donostiarrek baino arrisku gehiago sortu zuten. Hala eta guztiz ere,  markagailua ez zen mugitu eta etxekoak aurretik iritsi ziren hirugarren zatira (2-1). Orduan, esan bezala, bisitarien zigorrak ederki landu zituzten Marcelinoren mutilek eta hiru gol lortu zituzten lau jokalarien aurka jokatzeko aukera izan zutenean. Kortabitartek, Cabrak eta Machacekek sartu zituzten hirugarren, laugarren eta bostgarren gola.

FITXA:

Txuri Urdin, 5 (2/0/3)

Alcaine, Etxeberria; Klepac, Gil, Lasuen, Morán, Martín, Vea, Aizpurua, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arraras, Fuentes, Giménez, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek y Cabra.

Jaka, 1 (1/0/0)

Bruno González; Monge, Adrián Betrán, Biec, De Marcos, Chain, Oyono, Estaún, Guillermo Betrán, Pantoja, Lacasa, Royo, Sarasa, Luis y Gastón González.

Golak: 1-0: Giménez (Machacek). Min. 3. 2-0: Muñoz (Zaballa). Min. 8. 2-1: Betrán. Min. 14. 3-1: Kortabitarte (Giménez). Min. 47. 4-1: Cabra (Larsson). Min. 54. 5-1: Machacek (Giménez). Min. 58.

Epaileak: Nicolau, Arbina eta Morán. 10 minututako zigorra Luis bisitariari. Bi minutu Klepaci (2), Larssoni (2), Arrarasi (2) eta Gimenezi Txuriren aldetik eta Diezi, Oyonori, Estauni, Pantojari (2) y Gaston Gonzalezi Jakaren aldetik.