Txuri Urdinek Bartzelonan jokatuko du hilabete batez jokatu gabe egon ondoren

Txuri Urdinek Bartzelonan jokatuko du hilabete batez jokatu gabe egon ondoren

Lehenengo postua ziurtatuta dute gipuzkoarrek eta kataluniarrek, ordea, bigarren postua dute jokoan

 

Txuri Urdinek Bartzelonaren aurka jokatuko du larunbatean 21.30-etan Kataluniako hiriburuan. Ligaren lehenengo postua ziurtatuta dauka talde donostiarrak, baina ez dira turismo egitera joango Bartzelonara Tito Marcelinoren mutilak. Gelditzen diren lau partiduak irabazi nahi dituzte playoffera sasoi onean iristeko.

 

Talde lehiakorra aurkituko dute aurrean txuri urdinek. Barça hirugarren da sailkapenean eta bigarren bukatzeko helburua dauka. Entrenatzaile donostiarraren esanetan, “partidu latza” izango da Bartzelonakoa. “Haiek asko daukate jokoan azkenengo partidu hautean eta gu, berriz, ezer ez. Hala eta guztiz ere, partidua aurrera ateratzeko ideiarekin joango gara Bartzelonara, baina ez da erraza izango, haiek asko patinatzen duten jokalariak bait dituzte”.

 

Gipuzkoarrek 42 egun daramatzate partidurik jokatu gabe. Azken neurketa Majadahondaren aurka jokatu zuten abenduaren 15ean. Bartzelonak, ordea, Jakaren aurka lortu zuen garaipen garrantzitsua joan den astean.

 

Gelditasun horrek kalte egin diezaioke Txuriri, Marcelinoren ustez: “Denbora asko daramagu jokatu gabe eta jokatzeko gogoak prezipitaziora eraman gaitzake”.

Hiru baja ditu Txuri Urdinek Bartzelona bisitatzeko: Álex Veak, Jano Hernandezek eta Ander Moranek ezin dute jokatu lan egin behar dutelako.

Behintzat, Johan Larssonek bere lehenengo partidua jokatuko du kataluniarren aurka. Txuriren neguko fitxaketa izan da suediarra eta Majadahondaren aurkako neurketaren etetearen ondorioz, ez du partidurik jokatu oraindik.

BAJAK: 

Álex Vea

Jano Hernández

Ander Morán

SAILKAPENA:

JP        PT

Txuri Urdin                12        31

Puigçerdá                    14        20

Barcelona                    14        20

Majadahonda              13        14

Jaca                             13        13

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter