
Txuri Urdineko neskek hirugarren partiduan jokatuko dute finalerako txartela
Txuri Urdineko neskek hirugarren partiduan jokatuko dute finalerako txartela
Garaipen zoragarria lotu zuten Gasteizen Sumendiren aurka (3-4)
Txuri Urdineko neskek igandean (14.00tan) jokatuko dute, finalerdietako azken partiduan, finalerako txartela, Sumendiren aurka garaipen haundia lortu ondoren. Koldo Saenzek entrenatzen dituen neskek buelta eman zioten neurketari 3-4 irabazteko eta sekulako konfiantzarekin jokatuko dute finalerdietako azken neurketa.
Gauzak ez ziren ondo hasi gipuzkoarrentzat. Lehenengo minutuan Clara Garcíak talde gasteiztarra aurreratu baitzuen. Ezinean ibili ziren donostiarrak lehen minutuetan eta 12. eta 14. minutuetan bigarren eta hirugarren golak lortu zituzten arabarrek, Abrisquetaren eta Hernándezen bidez.
Baina lehen zatiaren azken minutuan partidua aldatzen hasi zen. Defentsan aurrera pausoa eman zuten txuri urdinek eta lehen zatia bukatzeko 4 minutu besterik ez zirenean gelditzen, Naiara Michelenak jarri zuen 3-1ekoa.
Sekulako indarra eman zien gol horrek Txuri Urdineko neskei eta bigarren zatiko bostgarren minutuan 3-2koa egin zuen Irene Senacek. Madrildarrak partidu zoragarria bete zuen eta bigarren herena amaitzear zegoenean berdinketaren gola sartu zuen.
Azken zatia hasi bezain laister, madrildarrak bere emanaldia borobildu zuen Aizpuruari asistentzia emanez. 3-4koa zen, baina 19 minutu gelditzen ziren oriaindik partidua bukatzeko. Ondo aritu ziren defentsan Koldo Saenzen neskak eta garaipen zoragarria eskuratu zuten. Igandean, 14.00tik aurrera, historia egiten saiatuko dira eta finalean sartzeko txartela eskuratzeko ideiarekin aterako dira izotzera Gasteizen
FITXA:
Sumendi, 3 (3/0/0)
Seoane, García; Haizea Fernández, Prado, Sandra Ibáñez, Grande, Cantabrana, Martínez, Clara García, Zabala, Hernández, Vanesa Abrisqueta, Larrauri, Leticia Abrisqueta, Verónica Ibáñez y Bascón.
Txuri Urdin, 4 (1/2/1)
Embid; Bermejo, Serna, Amaia Unzurrunzaga, Ibarrola, Aizpurua, Madier Michelena, Hernández, Senac. Zaldua, Onintza Unzurrunzaga, Naiara Michelena, Corrales, Marauri, Irizar y Solagurenbeaskoa.
Golak: 1-0: Clara García (Vanesa Abrisqueta). Min. 1. 2-0: Leticia Abrisqueta. Min. 12. 3-0: Hernández (Grande). Min.14. 3-1: Naiara Michelena (Zaldua). Min. 16. 3-2: Irene Senac. Min. 25. 3-3. Irene Senac. Min. 39. 4-3. Aizpurua (Senac). Min. 40
Epaileak: Nicolau y Arbina. Bi minutu Granderi, Zabalari (3), Larrauriri eta Leticia Abrisquetari (2) etxekoen aldetik eta Ibarrolari(3) eta Bermejori (2) Txuriren aldetik.