Txuri Urdineko neskek porrota jaso zuten Sumendiren aurka Gasteizen (6-0)

Txuri Urdineko neskek porrota jaso zuten Sumendiren aurka Gasteizen (6-0)

Txuri Urdineko neskek porrota jaso zuten atzo Sumendiren aurka Gasteizen  jokatutako derbian (6-0). Lehenengo zatia 3-0 galdu zuten eta ondorioz partidua maldan gora eduki zuten. Hirugarren minutuan jaso zuten lehenengo gola donostiarrek, Martínez Landak sartuta, eta lehenengo herenaren azken minutuetan beste bi sartu zituzten gasteiztarrek, García eta Fernández de Romarateguiren bitartez.

Bigarren zatia hasi bezain laister, lau eta hutsa egin zuten etxekoek (Abrisqueta) eta 28. minutuan 5-0 galtzen zuten Koldo Saenzen neskek Merinoren golaren ondorioz. Azkenengo minutura arte ahalegindu zen Txuri, baino gasteiztarren seigarren golak, Basconek sartuta, partidua itxi zuen.

Atzo galtzearren, Txuri Urdinek playofferako txartela eskuratzeko aukera dauka gaur. Puntu bat behar du Granadaren aurka matematikoki sailkatua egoteko. Partidua Txuri Urdinen Izotz Jauregian jokatuko da gaur 15.15etan.

FITXA:

Sumendi, 6 (3/2/1)

Seoane; Fernández, Prado, Ponce, Grande, Martínez, García, Zabala, Hernández, Isabel, Abrisqueta, Larrauri, Oyanguren, Merino, Ortiz, Abrisqueta, Bascón, Díez.

Txuri Urdin, 0

Hunter; Bermejo, Unzurrunzaga, Ibarrola, Aizpurua, Michelena, Hernández, Refojos, Senac, Zaldua, Oninta, Embid, Michelena, Corrales, Serna

Golak: 1-0: Martínez Landa. Min. 3. 2-0: García, Min. 17. 3-0: Fernández de Romarategui (Merino). Min. 18. 4-0: Abrisqueta (Zabala). Min. 20. 5-0: Merino (Díez). Min. 28. 6-0: Bascón (Merino). Min. 42.

Epaileak: Arbina y Morán. Bi minutu Zabalari, Hernándezi eta Abrisquetari (3) Sumendiren aldetik eta Bermejori, Ibarrolari, Senaci (2) eta Sernari (2).

 

 

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter