Txurik finaleko lehen puntua eskuratzen du 6-4 irabazi ondoren Puigcerdaren aurka

Txurik finaleko lehen puntua eskuratzen du 6-4 irabazi ondoren Puigcerdaren aurka

Igandean jokatuko da bigarrena (14.00 h.)

Txuri Urdinek finaleko lehen puntua eskuratu zuen 6-4 irabazi ondoren Puigcerdaren aurka Donostian jokatutako partiduan. Igandean, 14.00-tik aurrera jokatuko dute donostiarrek bigarren neurketa kataluniarren aurka.

Lehen zatia erabakigarria izan zen finaleko lehen partidu honetan. Gipuzkoarrek 3-0-eko abantaila lortu zuten Klepacen, Gimenezen eta Fuentesen  golei esker eta hiru  gol horiei bigarren zatiko hasiera bikaina gehitu zitzaien. Bigarren zatiko bi lehen minutuetan Arrarasek eta Gimenezek partidua ia erabakita utzi zuten 5-0-rekin. Baina kataluniarrek ez zuten amore eman eta gipuzkoarrei azken minutura arte sufritzera behartu zieten. Zigor gehiegi jaso zituen Txurik bigarren zatian eta kanpokoek aprobetxatu zuten markagailuan hurbiltzeko Granelen bi golei esker.

Erdi lo zeuden gipuzkoarrek, baina momenturik txarrenean eta lau jokalariekin jokatzen ari zirela, Gimenez eta Machaceken arteko jokaldia txekiarraren gol zoragarri batean bukatu zen. Horrela, jokalari bat gutxiagorekin, donostiarrek lau goleko errenta lortu zuten berriro. Hori bai, aldageletara joan baino lehen, Boronatek 6-3-koa jarri zuen markagailuan.

Hirugarren zatiaren hasiera, bigarrenaren azken minutuak bezalakoa izan zen. Txuriren zonan jokatu ziren azken zatiko lehen minutuak eta zigorren ondorioz, asko sufritu behar izan zuten Marcelinoren mutilak. Batez ere, Tuohimaaren golaren ondoren. Jokalari Finlandiarrak 6-4-koa egin zuen 17 minutu gelditzen zirenean partidua bukatzeko.

Baina minutuak pasa ahala, Txuri Urdinek neurketaren kontrola berreskuratzen joan zen eta bi goletako errenta azken minutuak erraztu zituen. Hurrengo orduetan ikusiko dira berriro Txuri eta Puigcerda finaleko bigarren partiduan. Igandean 14-tan izango da.

FITXA:

Txuri Urdin, 6:

Alcaine; Klepac, Matyas, Lasuen, Morán, Hernández, Vea, Sokolov, Zaballa, Larsson, Alberdi, Arrarás, Fuentes, Giménez, Solórzano, Kortabitarte, Muñoz, Orozco, Calvo, Machacek , Cabra.

Puigcerdá, 4:

Tsaregorodtsev; Tormo, Marc Paul, Oriol Paul, Pablo Muñoz, Demiters, Granell, Tuohimaa, Espada, Piedra, Moreno, Morer, Caballero, Ribot, Durán, Ivanov, Jociles, Boronat, Gota, Rivero, Kelvey Brown.

Golak: 1-0: Klepac (Arraras). Min. 6. 2-0: Giménez (Muñoz). Min. 9. 3-0: Fuentes. Min. 12. 4-0: Arrarás (Machacek). Min. 21. 5-0: Giménez (Machacek). Min. 21. 5-1: Granel. Min. 26. 5-2: Granel. Min. 36. 6-2: Machacek (Giménez). Min. 36. 6-3: Boronat. Min. 38. 6-4: Tuohimaa.

Epaileak: Biec, Trobajo, Nicolau y Arbina. Bi minutu Klepaci (2), Arrarasi (4), Muñozi, Larssoni (2), Fuentesi, Hernándezi, Matyasi eta Boronati (4), Jocilesi, Riboti (2) eta Riverori.

 

 

Comparte...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter